Atez atekoaren lehen egunaren balorazio "oso positiboa" Oñatin

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uzt. 2a, 14:45

Oñatiko Udal Gobernu Taldeak oso positiboki baloratu du atez ateko hondakinen bilketa sistemak lehen egunean izandako erantzuna. "Guztia normaltasun osoz igaro zen, ez zen intzidentzia nabarmenik izan eta herritarrak zoriondu nahi ditugu erakutsitako arduragatik", adierazi dute.

Informazio bulegoetatik ere adierazi digute ez dela arazorik egon, ez herritarrei ez langileei dagokienez, eta espero zutena baino jende gehiagok atera zuela kuboa. 

Atzo, astelehena, jarri zuten martxan herrian hondakinak batzeko sistema hori. Egutegian zehaztutakoei jarraituz, papera eta kartoia atera zituzten herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak