Lezetxikik ezkutatzen dituenak aurkitzeko ordua

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 2a, 10:27

Beste urte batez, Lezetxiki ikerketa gune bilakatuko da datozen asteotan. Uztailaren 20ra bitartean, 15 lagunek indusketak egingo dituzte bertan, Alvaro Arrizabalaga arkeologoaren gidaritzapean. Atzoko eguna, astelehena, izan zen lehenengoa, eta tokia-eta egokitzen igaro zuten: garbiketa lanak egin zituzten, bai eta azken orduko erosketak ere, eta argindarrez hornitu zuten Lezetxiki.

Euskaldunak dira aurtengo parte-hartzaile guztiak, 15 guztira, eta horien artean debagoiendarrak ere badaude: Arrasateko bi lagun eta Oñatiko eta Aramaioko bana.

Horietariko gehienek ezagutzen dute tokia, aurretik ere bertan aritutakoak baitira; eskarmentua dute, beraz. Eta goiz eta arratsaldetan Lezetxikin lan egin ostean, Udalako Ingurugiro Eskolan hartuko dute atseden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak