Aniztasun sexualaren alde, kalera irten ziren atzo Oñatin

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko eka. 29a, 11:52

Atzo, hilak 28, gay, lesbiana, bisexual eta transexualen harrotasun eguna ospatu zen. Eta aurten estreinakoz, aniztasun sexuala aldarrikatzeko, kalera irten ziren Oñatin. Manifestazioa egin zuten musikarekin alaituta festa giroan, Aniztasun sexualaren alde kalera leloa zeukan pankarta eskuetan hartuta.

Herriko plazatik hasi, Kale Zaharretik igaro, plazatik pasa eta Kale Barriatik, plazara joan ziren berriro manifestazioan. Festa giroan egindako manifestazioa izan zen eta aniztasun sexuala aldarrikatu zuten Oñatiko eta Debagoieneko beste herri batzuetatik etorritako jendeak.

Manifestazioaren amaieran, gutun bat irakurri zuten plazan eta azpimarratu nahi izan zuten homosexualen ezkontza eskubideaz haratago, bizitza duin bat izateko eskubidea dutela: "Espainiako Estatuan 8 urte daramazkigu homosexualok legezkoak izaten. Bai; izan ere, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartuta daude. Baina, zer da ezkontza, ezpada egun bakarreko mozorro festa instituzionala? Gay, lesbiana, transexual, bisexual eta queerrok, ezkontza eskubideaz haratago, bizitza duin bat izateko eskubidea dugu, gure sexualitateagatik iraindu, baztertu edo mespretxatuko gaituen inor jasan gabe".

Aldarrikapen eta festa giroko egunari amaiera gaztetxeko DJ festarekin eman zioten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak