San Martzial eguna, Lokatzako porra egiteko azken aukera

Lander Diego 2013ko eka. 26a, 11:38

Iaz ia 500 apustu jaso zituzten (492) Lokatza Ziklismo Eskolako lagunek, eta aurten kopuru hori gainditzeko lanetan dabiltza. Izan ere, apustu gero eta gehiago, sari potoloagoak, eta neurri berean, klubarendako diru-sarrera handixeagoa, izan ere, batzen duten %10a ziklismo eskolari laguntzeko da.

Hala, porraren 10. edizioan Lokatzako lagunek 9.000 euro banatu zituzten saritan –Sebas Fernandez irabazleak 4.920 eraman zituen Arrasate aldera. Eta aurten diru gehiago banatu nahi dute. Tourra, baina, hastear da, eta porra egiteko azken egunak dira hauek.

Domekan, San Martzialen 

Zapatuan, hilak 29, hasiko da Tourra, Korsikan. Hala, zapatutik hasita, 22 taldetako 198 txirrindularik osatutako tropela izango da Porto Vecchioko irteera puntuan. Baina, lehenengo eta laugarren etapa –taldekako erlojupekoa– ez dira porrarako puntuagarriak izango. Horregatik, domekan bertan ere apustuak hartzen ibiliko dira Lokatzako lagunak, San Martzial eguna aprobetxatuta.

Domekara itxaron barik, baina, ondorengo taberna edo komertziotan bete ahal izango dituzue apustu-orriak: Antzuolan, Altzarte gozodendan eta Bergaran Usoa eta Deportivo tabernatan: "Zapatuan, baina, goiz eta arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko. Eta domekan, Antzuolako edo Bergarako San Martzialetako erromerian ere bete ahal izango dira apustuak, 14:00ak arte", adierazi dute Lokatzatik. 

Apustu bakoitza egiteko 20 euro ordaindu beharko dira, eta 15 txirrindulari gogokoenak aukeratu. Eta, porraren gaineko gorabehera guztiak www.lokatza.com webgunean izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak