Debagoieneko koadrilen arteko bigarren futbol txapelketa uztailean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 25a, 14:08

Uztailaren 20an egingo da koadrilen arteko bigarren Zazpinako Debagoieneko futbol txapelketa Aretxabaletako Ibarra zelaian. Izen-ematea ireki dute eta azken eguna uztailaren 15a izango da.

"Iaz 13 taldek eman zuten izena eta aurten ere antzerako kopurua espero dugu. Baina gainera, emakumezkoen presentzia handitzea gurako genuke". Hala azaldu du UDAko zuzendaritzako Ibai Zangitu kideak. "Ez da derrigorrez emakumezko talderik apuntatu behar, talde mistoek ere eman dezakete izena eta".

Portasoleko jaiak aprobetxatu dituzte zazpinako txapelketa antolatzeko. "Gure harri koxkorra ipintzen diogu modu horretan festari".

Zangituk aipatu duenez, 16 urte baino gehiagokoek –1997an jaiotakoek barne– eman dezakete izena. Adin mugarik ez dago; iaz gazteenak 16 urte zituen eta helduenak, berriz, 50.

Uztailak 15 azken eguna

Izena emateko azken eguna uztailaren 15a izango da. Bide ezberdinak dituzte interesatuek horretarako: udaretxabaletako Twitter, Tuenti zein Facebook bitartez; Orly tabernan; eta helbide honetan.

Sariei dagokienez, 600 euro, 300 euro eta 100 euro eskuratuko dute aurreneko hiru sailkatuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak