Narciso Pavok entrenatzaile onenaren saria jasoko du

Xabier Urtzelai 2013ko eka. 20a, 01:44

Espainiako areto futboleko elkarte nazionalak (ANEFS) entrenatzaile onenaren saria emango dio datorren astean Narciso Pavori. Eta, Bartzelonan egingo duten ekitaldian jasoko du Eskoriatzako entrenatzaileak saria: "Niretako sari onena mundu mailan sakabanatuta dauden puntako entrenatzaileekin dudan harremana da", argitu dio GOIENAri, "baina ilusioa egiten dit urrezko intsignia jasotzeak, duda barik". 

ANEFS elkartea ez da maila nazionalera mugatzen, munduko bazter askotan dituzte-eta areto futboleko delegaritzak. Hala, egunotan bazter guztietako zorion agurrak jaso ditu Narciso Pavok: "Japonetik ere zoriondu naute, han ere lagun entrenatzaileak ditudalako lanean, eta ilusio handia egin didate bereziki".

Eskoriatzako entrenatzaileak hamarkada bat darama Espainiako areto futboleko elkarte nazionalean esku hartzen, eta urtero-urtero Bartzelonan elkartzen dira entrenatzaileen formaziorako. Hala, areto futbolari eskainitako dedikazioagatik sarituko dute Pavo: "Lagun mordoa egin dut urte hauetan guztietan, eta niretako hori da sari handiena. Hala, areto futboleko elkartea ez da Espainiara mugatzen, Argentinan, Brasilen, Japonian... Nazioarte mailan delegaritza mordoa dituzte, eta horrek ere balioa ematen dio sariari". Gaineratu du, areto futbolari eskaintzen dion denbora dela benetako saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak