Goardia Zibila joan dadila eskatzeko egunak erantzun zabala izan du aurten ere

Jon Berezibar 2013ko eka. 17a, 18:09

Fan Hemendik eguna ospatu zuten zapatuan Oñatin eta manifestazioa egin zuten 400dik gora gaztek. Erantzun zabala izan du aurten ere Goardia Zibila Oñatitik joan dadila eskatzeko egunak. Hirugarren urtez, "indar okupatzaileak kanpora" joateko ozen eskatu zuten egun guztian zehar eta, bereziki, herriko erdialdeko kale nagusian zeharkatu zituen manifestazio jendetsuan.

Eguerdian poteoarekin hasi, kontzertu batekin jarraitu eta bazkaria egin zuten. 400 lagunetik gora batu ziren.
Ospakizun giro horrekin joan ziren manifestaziora, asko plastikozko tricornioa buruan eta bibotea margotuta. Lasai joan zen manifestazioa Guardia Zibilen koartelera iritsi ziren arte. Ertzain talde bat zegoen orduan zain eta aurrez aurre jarri ziren manifestariak eta agenteak. Minutu batzuk geldi egon eta gero, plastikozko tricornio-ak airean bota zituzten manifestariek eta, ibilbidearekin amaitzeko, plazara abiatu ziren.
Manifestazioa eta gero jaiarekin jarraitu zuten parte-hartzaileek frontoian, musika kontzertu gehiagorekin.

Deialdi nazionala

Oñatiko Fan Hemendik egunaren hirugarren urtea bada ere, aurtengoa berezia izan da, aldarrikapenak Euskal Herria ia osoan zabaldu baitira. Hala, Oñatiz gain beste 16 herritan ere egin zuten manifestazioa ordu berean. Manifestazio osteko ekitaldia, frontoian, deitzaileek nabarmendu egun zuten deialdia izaten dabilen zabalkunde geroago eta handiagoa, hain zuzen, eta joandakoei parte-hartzea eskertu zieten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak