Oihana Kortazarrek sasoian hobera egin eta Kosta Trail irabazi du, Bizkaian

Julen Iriondo 2013ko eka. 9a, 22:48

Gorputzean behar besteko burdinarik ez eta anemia puntuagatik Zegama-Aizkorri mendi maratoia bertan behera utzi ostean, irabazi egin du berriro Oihana Kortazar elgetarrak. Sopelan hasi eta Plentzian bukatu, domekan jokatutako 30 kilometroko Kosta Trail lasterketan izan da.

Kortazarrek ez du arerio gogorrik izan, eta ordu erditik gora atera dio bigarren sailkatuari. "Primeran etorri zait entrenamendu moduan", zioen amaieran. Eta balio izan dio, baita ere, sentsazioak hobera doazela ikusteko eta datozen probetara begira "konfiantza" irabazteko. Hurrengo lasterketak Chamonixen ditu, hilaren amaieran, kilometro bertikala eta maratoia, egubakoitz eta domeka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak