Hasi da Goienako batzar orokorra

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 6a, 20:13

Hasi da Goienako batzar orokorra. Bertan elkartu dira bazkide erabiltzaileak, bazkide laguntzaileak eta baita bazkide langileak ere. Lantzeko gai-zerrendaren artean, diru kontuak zein egungo lehendakariaren Estepan Plazolaren kargu uztea eta berria aukeratzea daude.

Bertaratutakoen artean, Aretxabaletako Loramendi, Arrasateko AED, Bergarako Jardun, Elgetako Goibeko eta Leintz Gatzagako Gurel elkarteetako ordezkariak egon dira, baita Arrasate, Aretxabaleta, Elgeta eta Aramaioko udaletakoak ere.

Gai zerrenda

1. Batzarreko akta onartzeko bi bazkide izendatzea.
2. 2012ko ekainaren 7ko batzar orokorreko aktaren onarpen txostena irakurtzea.
3. 2012ko kudeaketaren memoria azaltzea.
4. 2012ko kontuen berri ematea eta emaitzen erabilera onartzea.
5. Zaintza Batzordeko kideen txostena irakurtzea.
6. 2013ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartzea.
7. Bazkide ekarpenen eguneraketa.
8. Errektore Kontseiluko kide berriak aukeratzea.
9. Lehendakariaren kargu uztea eta berria aukeratzea.
10. Galderak eta eskaerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak