Agurne Barruso: "Espero dut Bergarak igartzea ahaldun nagusia eta kabineteburua bergararrak garela"

Goiatz Arana Begiristain 2013ko eka. 4a, 16:53

Bergarako alkate ohiak "gogoz" eta "ilusioz" jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiko kabineteburu izendapena, eta Martin Garitanoren gobernuak bere lana "ondo" beteko duen itxaropena azaldu du.

Eguerdian egin du publiko Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek Agurne Barrusoren izendapena. Izatez, baina, atzotik, astelehena, da Barruso diputatu nagusiaren kabineteburua eta erronka berriari "gogoz" eta "ilusioz" ekin diola adierazi dio Goienari. Diputatu nagusia bera ere Bergarakoa dela kontuan izanik, gainera, izendapen honek bergarar moduan "ilusio berezia" egiten diola kontatu digu, eta espero duela "Bergarako herriak igartzea hori nolabait".

Donostian, Diputazioan, izango du lanleku berria, ahaldun nagusiaren alboan. Haren ondokoa izango da, haren makulua, barruko zama arintzen lagunduko diona. Garitanok gehienbat kanpora begira moduan, Barrusok barrura begira egingo du lan bereziki, "gobernu jardunaren ikuspegi globala emanez".

"Profil egokia"

Martin Garitano buru duen gobernuaren ustez, Barrusok "profil egokia" du kabineteburu kargua betetzeko eta Alduntzinek utzitako hutsunea "ondo" beteko duen itxaropena agertu du.

2013ko otsailetik, Sorturen Gipuzkoako arduradun instituzionala da Barruso. Egiteko hori kabineteburu karguarekin uztartzea da bere asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak