"Giro oso polita izan genuen familiekin egindako bazkarian eta gure esker ona adierazi nahi dugu", esan du Elgetako Garbiñe Sarasketak. "Udalari mahaiak utzi zituelako, zerbitzari lanak egin zituztenei, aurreskua egin zuten umeei, eta batez ere soinua joken ibili ziren Elgetako soinu eta pandero jotzaleei ipini zuten giroagatik: Leire, Ainhoa, Ainara, Uxue, Garaine, June, Janire eta Beñat".
Gogoratu Espaloia kafe antzokian ikusgai dagoela ekainaren 16ra arte urteroko ospakizunarekin lotuta Atzegiko arduradunek ipinitako argazki erakusketa.