LOMCE legearen nondik norakoak gurasoei kontatuta

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 23a, 17:24

Gipuzkoako ikasleen gurasoen federazioa da Baikara eta urtean hiru bider elkartzen da federazioko ordezkaritza Debagoieneko guraso elkarteetako kideekin. Atzo egin zuten bilera Arrasateko Institutuan eta besteen artean LOMCE legeari buruz egin zuten berba.

Gai zerrendako puntu nagusia LOMCE legea izan zen. Eta Imanol Zubizarreta Baikarako koordinatzaileak legearen azken berritasunez egin zien berba besteen artean, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Aramaio zein Bergarako guraso elkarteetako ordezkariei.

Aldaketa nabarmenak hezkuntza ereduan

Maiatzaren 17an onartu zuen Espainiako Gobernuak Jose Ignacio Wert ministroaren hezkuntza erreforma. Adituek aurre ikusitakoaren arabera, 2014ko irailean sartuko litzateke indarrean, asmoarekin aurrera egin ezkero.

Aldaketa ugari ekarriko dituen hezkuntza-erreforma da. Adibidez, erlijo ikasgaiak garrantzia handiagoa izango luke etorkizunean. Ikasleek gainera, azterketa gehiago egin beharko lituzkete, bai lehen hezkuntzan, DBH zein batxilergoan.

Baina Baikarakoek azpimarratu gura izan dute euskal kurrikuluma galduko litzatekeela erreformarekin.
Urte luzeetan euskal hezkuntza eredua garatzen aritu ondoren, LOMCE legearekin Madrildik zehaztutako kurrikuluma nagusituko litzateke eta ikastetxeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak