Oraingoz txikiak badira ere, euriak zenbait arazo sortu ditu gurean ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 18a, 14:42

Ur-putzuak sortu dira hainbat errepidetan, eta lurjausia egon da Eibarretik Elgetarako bidean.

Prezipitazio maila dela-eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia eman du Gipuzkoa barnealderako. Goiz korapilatsua izan da lurraldean. Debagoienari dagokionen errepideetan sortu diren ur-putzuak, eta zenbait tokitan gertatu diren lurjausiak izan dira albiste.

Lurjausia gertatuta da, esaterako, Eibartik Elgetara doan GI-2639 errepidean, Isasi okindegitik apur bat gorago. Ertzaintzatik jakitera eman dutenez 04:40ean gertatu da zuhaitzak, ura, harriak eta lohia amildu denean. Errepideetako garbiketa taldea bertan izan da, eta 07:00etara garbi zegoen bidea. Hori bai, seinalizatuta jarraitzen du.

Abisu horian

Abisu horian jarraituko dugu 21:00ak arte. Iragarpenak dio metro koadroko 60 litro ur pilatu daitezkeela. Beraz, euri-jasak, ur-putzuak eta lurjausiak gerta daitezke oraindik ere. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik gomendatzen dute ahal dela autorik ez hartzeko, hartu beharra izanez gero errepide nagusiak edo autobideak erabiltzeko eta ibai edo ur-guneetatik urruntzeko, batez ere urpetu daitezkeen garajeetatik edo ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak