Mikel Gallastegi bergararra, Bergara Hiriko finalerdian, gaur

Xabier Urtzelai 2013ko mai. 14a, 13:43

Gaur, martitzena, jokatuko dituzte, 19:00etan hasita, Bergara Hiria txapelketako finalerdiak. Hala, zale bergararrek motibo bat baino gehiago dute partidura joateko, promesen kategorian –arratsaldeko lehen partidua– Gallastegi bergararrak finalean egoteko jokatuko duelako.

Mikel Gallastegi bergararrak finalerdietako lehen partidua jokatuko du gaur, eta Ibarrondo bikote duela Irribarria eta Imaz izango dituzte aurrean. Hain zuzen ere, azken bikote hori denen ahotan dabil, kantxan erakusten dabiltzan mailagatik, horrenbestez, lehen partiduak badu gatza eta piparra.

Ondoren jokatuko dute senior mailako partidua, eta bertan Larrañagak eta Peñasek Yoldiren eta Tolosaren kontra jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak