Fagorri laguntzeko 70 milioi euroko funtsa sortu du Mondragon taldeak

Arratsaldean Arrasaten egindako batzarrean hartutako erabakiaren helburua da azken lau urteetan Fagor Etxetresna Elektrikoek izandako galerei buelta eman eta etorkizunerako bideragarritasuna bermatzea. Iaz, adibidez, 89 milioi euro galdu zituzten.

Mondragon-eko kooperatibisten 650 ordezkarik egin dute urteko batzarra Amaia antzokian, eta bertan erabaki dute Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa –70 milioi eurokoa– sortzea. Mondragon-etik jakitera eman dutenez, funtsaren helburua da Fagor Etxetresnak kooperatiba errealitate berrira egokitzea, "etxe sektoreko merkatuaren gainbeherak eta kanpo merkatuetako dinamismo handiagoak  markatuta dagoen errealitatera".

Etxetresna elektrikoen sektoreak %56 egin du behera azken bost urteetan, denera 2012ko salmentekin fakturatutakoa, adibidez, 2007koaren erdiaren azpitik geratuz. Fagorri dagokionez, %37 gutxitu dira salmentak, 600 miloioi euro.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.