Kataluniako atez ateko hondakinen bilketa sistema ezagutzeko hitzaldia Bergaran

Arritxu Barruso 2013ko ots. 28a, 10:52

Debagoieneko Mankomunitateak eta Bergarako Udalak La Planako esperientzia kontatu dezan Bergarara gonbidatu dute Lluis Verdaguer (CIU). Bartzelonako Taradell herriko alkatea da eta La Planako mankomunitateko lehendakaria. Gaur, eguena, hitzaldia eskainiko du Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:00etan.

La Planako Mankomunitateak hamabi herri batzen ditu eta hondakinak gaika biltzen dituzte atez ateko sistema erabilita horretarako.

Verdaguer 18:00etan iritsiko da Bergarara eta alkateak eta Udal Gobernuko kideek harrera egin ostean hitzaldia emango du. Bergarako Ingurumen zinegotzi Leire Iruinek azaldu du herritar guztiak gonbidatu nahi dituztela hitzaldira: "Katalunian martxan daukaten sistema ezagutzeko aukera paregabea da. Uste dugu gainera herritarrek dituzten zalantza asko eta asko argitzeko balioko duela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak