Dorletako Ama Pilota Txapelketan parte hartzeko deialdia ireki da federatu gabeko beterano debagoiendar guztientzat. Otsailaren 24ra arte egongo da irekita, eta pilotari bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.
Leintz Gatzagan ospatuko da debagoiendar guztiei irekita dagoen pilota txapelketa hau. Martxoaren hiruan hasita, hileroko igande batean egongo dira partiduak goieko 09:00etatik aurrera. Finaleko partiduak Leintz Gatzagako herriko festetan izango dira, irailak zortzi eta bederatzian.
Lehen mailako beteranoek, punpako pilota goxuekin jokatuko dute, eta bigarren mailakoek pilota oso goxuekin jokatuko dute.
Antolatzaileek lesioen kargu ez direla egingo esan dute.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak