Fisikoki ondoen dagoena irabazle

Xabier Urtzelai 2013ko urt. 1a, 12:22

Realeko eta Debagoieneko nesken arteko partidua izan da gaur goizean Ibarran, Arizmendik antolatzen duen Debagoieneko Gabonetako Futbol Txapelketaren barruan. Hala, txuri-urdinek 4-0 irabazi dute, baina bigarren zatian etorri dira golak, ibarrekoek fisikoki behera egin dutenean. Ordura arte, selekzioak ondo eutsi dio Realari.

Fisikoki bi taldeen artean dagoen aldea erabakigarria izan da Realak partidua irabazteko. Debagoieneko selekzioan Mondrako Andoni Ezkurra eta Isei Barbero, eta Arizmendiko Aritz Elorza eta Hodei Guridi ibili dira hautatzaile lanetan, eta laukoteak prestatutako hamaikakoak ondo eutsi dio Realari lehenengo zatian. Hori bai, bigarrenean, aldaketak egiten hasi direnean igarri da bi taldeen artean dagoen aldea, eta orduan etorri dira txuri-urdinen lau golak. Gainera, eguraldiak lagunduta zale asko gerturatu dira Aretxabaletako futbol zelaira, eta tartean izan da Espainiako Futbol Federazioko presidente Jose Luis Astiazaran –alabak Realean jokatzen du.

Realeko kapitaina eta Aretxabaletako Udal ordezkaria, sari banaketan.

Araitz Etxabek jaso du ibarreko selekzioarendako saria.

Gaurko hitzorduaz batera, atzo kategoria txikietako futbol partidu mordoa jokatu zituzten Ibarran –30 inguru- eta Ibarran futbol-giro ederra egon zen egun osoan. Zortzigarren edizio honetan ere helburuak ondo bete dituzte txapelketako 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak