Santamasetako jaialdiak Munduko Txapeldunak batuko ditu Uarkapen

Xabier Urtzelai 2012ko abe. 21a, 13:00

Bihar, zapatua, Uarkapen antolatu duten Santamasetako pilota jaialdian (18:00) ez dira pilotari profesionalak egongo. Trukean, baina, duela pare bat hilabete Frantzian Munduko Txapelketa irabazi zuten Ibai Bolinaga eta Beñat Rezusta debagoiendarrak izango dira zein baino zein gehiago. Hala, Bolinagak denbora tarte txikian bigarrengoz jokatuko du etxeko zaleen aurrean, joan den zapatuan Santamasetako txapelketako finala irabazi zuelako Zuazuaren kontra (18-11).

Partidu hori ez dute buruz burukoan elkarren kontra jokatuko, eta bai bikoteka. Hala, afizionatu mailako partiduan Arrasatekoak Jakarekin osatuko du bikotea, eta Bergarakoak Arrieta izango du ondoan. Norgehiagoka horrekin batera eskuz binakako beste lehia bat izango da, hain zuzen, Gipuzkoako Ohorezko Mailako txapelketan finalean izan ziren bi klubetako ordezkariak izango dira, ostera, aurrez aurre. Amezketako Zazpi Iturriko eta Tolosako Aurrera Saiaz klubeko pilotariak, alegia. Partidu horretan Urbietak eta Telletxeak Olaetxearen eta Rezustaren kontra jokatuko dute.

Herri kirolak, Zaldibarren

Goizean, Santamasetako jai egitarauaren barruan Herri Kirolak izango dira Zaldibarren. 12:00etan hasita Iñaki Perurena harri-jasotzaileak erakustaldia egingo du. Aizkoran Nafarroako eta Gipuzkoako aizkolariak aurrez aurre izango dira: kolpeka, abiadura proban, bertikalean oinbikoa eta lan luzeko probak izango dituzte. Trontzan, berriz, emakumezkoak eta gizonezkoak izango dira aurrez aurre, eta motozerrakin erakustaldia ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak