Gazte mailako saskibaloi onena gaur arratsaldean hasiko da Iturripen

Xabier Urtzelai 2012ko abe. 26a, 13:40

Gaurtik hilaren 28ra bitartean, Iturripen Gabonetako V. saskibaloi Caja Laboral Ipar Kutxa txapelketa jokatuko da. Ointxe!-ko arduradunek jakitera eman dutenez,  aurten Arrasaten izango dira  Cornella, Getafe, Donostia, Logroño eta Burlatako taldeak. Opari galanta MUko gazte mailako jokalariendako.

Gainera, talde horietako bakoitza aurreko postuetan dabil dagokion kategorian. Oparia diogu, hori delako txapelketa honen helburuetako bat, "Herriko jokalariei aukera ematea normalean jokatzen ez duten taldeen kontra jokatzeko", klubetik adierazi duten moduan. Baina gazteendako gozagarri bakarrik ez, saskibaloi zaleek ere ikuskizun politaz gozatu ahal izango dutelako egun horietan.

Hiru egun saskibaloiaz

Txapelketako bosgarren edizio honetan hiru egunez izango dira partiduak, abenduaren 26tik 28ra arte. Lehenengo partiduak hilaren 26an, eguaztena, jokatuko dituzte, arratsaldez. Eguena, hilak 27, erabiliko dute egun osoz partiduak jokatzeko eta hilaren 28an finalak egongo dira ikusgai, goizez. Hala, antolatzaileek aurreikusten dute 14:00ak aldera sari banaketa egingo dutela.

Harrobiarendako motibagarri

Gazteen txapelketa aitzakia polita izango da harrobiko gainontzeko jokalariak motibatzeko. Eta gazteenetatik hasita, gainera, aurtengo berritasunetako bat izango delako Saskibaloi Eskolakoek izango duten protagonismoa (Eta ez torneoan zehar bakarrik, Gabonetan ere hitzorduak izango dituztelako). Izan ere, txapelketako lehenengo egunean, hilaren 26an, goiz osoan zehar Urretxu, Beasain, Tolosa, Azpeitia, Oñati eta Ointxe!-ko saski eskolen arteko topaketak egingo dituztelako Iturripen bertan (guztira 15 partida jokatuko dituzte). Abenduaren 29an, berriz, Iturripen bertan, Ointxe! saski eskolako haurrek Zarauzko saski eskolakoen bisita izango dute. Horrez gain, saskibaloian jardun nahi duen orok ate irekiko entrenamendu batean parte hartzeko aukera izango dute Josu Larreategiren ardurapean; horren gaineko informazio gehiago taldeko webgunean izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak