Asteburuan jokatuko da Arizmendiren Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa

Xabier Urtzelai 2012ko abe. 28a, 14:07

Arizmendiko Emakumezkoen Gabonetako Futbol Txapelketak zortzi urte beteko ditu aurten, eta zortzigarren edizioan Gipuzkoako 400 emakumezkok hartuko dute parte, hainbat kategoriatan banatuta.

Arizmendiko Gazte mailako futbol txapelketak zortzi urte egin izanak erakusten du Gabonetan kontutan hartu beharreko hitzordua dela. Baina ez Debagoiena mailan bakarrik, Gipuzkoako gainontzeko taldeek ere parte hartu nahi izaten dutelako. Hala, bihar, zapatua, kategoria txikietako partiduak izango dira Ibarran. Alebin, infantil, eta kadete mailako partiduak. Tartean izango dira ibarreko ordezkariak, Mondrakoak, Bergarakoak, Aloña Mendikoak edota Arizmendikoak. Baina baita Lazkao, Beasain, Eibar, Anaitasuna… Hau da, Gipuzkoako talde askotako ordezkariak futbolean ondo pasatzeko gertu.

Abenduaren 30ean, domekan, berriz, nagusien txanda izango da, seniorrena. Eta aurten partidu bakarrean erabakiko da txapelketa, Debagoieneko selekzioak Realeko emakumezkoen kontra jokatuko duena. Partidu hori goizeko 11:00etan hasiko dute.

Hilaren 29ko txapelketan izango diren taldeak:

Alebin mailan:

  • Arizmendi
  • Aloña Mendi
  • Bergara
  • Anaitasuna

Infantil mailan:

  • Arizmendi
  • Arizmendi Mondra
  • Bergara
  • Aloña Mendi
  • Urki
  • Lazkao
  • Beasain
  • Anaitasuna

Kadete mailan:

  • Arizmendi
  • Mondra Arizmendi
  • Bergara
  • Aloña Mendi
  • Eibar
  • Lazkao
  • Beasain
  • Ikasberri

Hilaren 30eko txapelketan izango diren senior mailako taldeak:

  • Debagoieneko selekzioa
  • Reala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak