Zapatuan boulder eskalatzaile onenak batuko dira Ibarran

Xabier Urtzelai 2012ko aza. 6a, 11:58

Euskal Herrian boulder espezialitatean dabiltzan eskalatzaile onenak batuko dira zapatuan, hilak 10, Aretxabaletako Ibarra kiroldegi berrian. Hango eskalada instalazioak inauguratzeko modu aparta izango da, hain zuzen, halako mailako txapelketa antolatuta. Hala, EMFk antolatzen duen zazpigarren txapelketa izango da Ibarrakoa.

Aretxabaletako kiroldegiak duen puntu indartsuetako bat da boulderra egiteko bereziki diseinatu duten gunea. Eta, zapatuan instalazio horiek merezi duten estreinua izango dute, EMFk antolatuta eta Udalaren laguntzaz Euskal Herriko zazpigarren boulder txapelketa egingo dutelako. Irabazleek diru kopuru polita jasoko dute saritan, eta txapelketan izena emateko 15 euro ordaindu beharko dira. Hemen eman daiteke izena –gogoan izan txapelketan parte hartzeko derrigorrezkoa dela federatuta egotea, eta eguena dela, azaroak 8, izena emateko azken eguna.

Eguneko programa:

  • 10:00etan: lehiakideei bizkarreko zenbakiak banatzea.
  •  11:00etan: Flash erako lehiaketaren hasiera (behe-mailako kategorien amaierako sailkapena sailkapen probaren emaitzen arabera zehaztuko da, ez da finalik izango).
  •  17:30ean: finalak. 20 urte artekoak / absolutua

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak