Afari begetarianoa eta ipuin kontalari saioa zapatuan Maialde landetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko uzt. 12a, 20:00

Amaia Arriaranek egingo du ipuin kontakizuna; Done Jakue bideko ipuinekin hasiko du saioa.

Proposamen berezia egiten dute Elgetako Maialde landa etxean zapaturako; afari begetarianoa, eta jarraian ipuin saioa.

Menurako proposatzen dituzte entsalada epela ortuko produktu gorriekin, kalabazin pastela sagar saltsarekin, eta aza rollitoa kus-kus, kinoa eta gazta freskoarekin betea.

Afalostean, aldiz, etxekoa den Amaia Arriaranek gidatuko du. "Publikoaren arabera aukeratuko ditut ipuinak, baina hasierako asmoa da Done Jakueko bidearen inguruko ipuinak kontatzea", esan du Arriaranek. "Erromesak egun amaieran mahaiaren bueltan elkartzen zirenean hamaika kontu izaten zituzten kontatzeko, eta badaude ipuin asko. Gurea ere hotela izanik polita iruditzen zait lotura hori egin, eta horrelako ipuinak kontatzea".

Ipuin kontalari saioa gazteleraz egingo du Arriaranek. Afariaren prezioa 27 euro da. Erreserba egiteko land aetxera deitu behar da; 943 78 91 07.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak