Etxola jasangarriak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mai. 15a, 16:33

Etxola jasangarriak norberak egiteko ikastaroa antolatu du Arizmendi ikastolak, 'Zeuk sortu' ekimenaren barruan. Energia berriztagarriak erabiliz elikatutako etxolak egiten ikastea da helburua. 12 orduko tailer teoriko eta praktikoa da eta gaia interesatzen zaion edonori zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa aditua izatea ez eraikuntzan ez eta beste halako kontuetan.

"Zela lortu energia, eguzkia eta haizea erabilita? Zuk zeuk kalkulatu instalazioa eta zuk zeuk egin muntaketa". Horixe lortu nahi da ikastaro honekin, Arizmendikoek diotenez.

Maiatzaren 18, 19 eta 26an izango da ikastaroa. 12 ordu guztira. Arlo teorikoa, Ferixalekuan landuko da eta praktikoa, ostera, Mankomunitatean. Arrasaten. 90 euro balio du ikastaroak. 10 laguneko taldea osatuko da eta aditzera eman dutenez, oraindik badaude plazak libre. Xabier Lizaur Ekitermik enpresakoak izango da irakaslea.

Plazak libre

Esandako moduan, oraindik badaude plazak libre; hortaz, interesa duenak lehenbailehen eman behar du izena. Non?: Arizmendin, 943 77 20 25 telefonoan, edota helbide elektroniko honetara idatzi eta eskaria eginez: eraikuntza@arizmendi.ikastola.net

Energia berriztagarriak

Landuko diren edukiak honako hauek dira:

  • Energia berriztagarriak.
  • Plaka fotovoltaikoak eta minieolikoak.
  • Kalkuluak eta dimentsionamendua.
  • Instalazio prozesua.

Arizmendiko Lanbide Heziketak antolatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak