Pentsiodunek ere ordaindu egin beharko dituzte botikak, soilik prestaziorik gabeko langabeentzat eta pentsio ez kontributiboak jasotzen dituztenentzat izango dira doakoak aurrerantzean. Horixe erabaki zuen Espainiako Gobernuko ministro kontseiluak. Eta gaur BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dutenez, autonomia erkidegoek ekaina amaitu aurretik "moldatu" beharko dute botikak berrordaintzeko sistema. Erabaki horien aurrean, LAB Helduek salatu dute denok garela kaltetuak eta erabaki horiek onartezinak direla.
Usandizagak gaineratu du gainera, jubilatu askok "milagroak" egin behar izaten dituztela hilaren azkenera iristeko, eta orain gainera, murrizketa gehiagorekin oso egoera larrietara eta gorrietara heltzen ari garela salatu du.
Ondorio horietara iritsi dira, besteak beste, LAB Helduek Antzuolako Olaran etxean egin duten batzarrean. Bertan Euskal Herri guztiko LAB Helduen ordezkariak egon dira eta horren ondoren elkarretaratzea egin dute herriko plazan.
Egubakoitzeko kontzentrazioetarako deia
Amaitzeko, egubakoitzean hiriburuetan egingo diren kontzentrazioetara joateko deia egin dute LAB Helduek.