Urte osoan munduan zehar lanean diharduten langileak boluntarioekin eta gainerako lankideekin elkartu dira gaur. Arrasateko Loramendi gelan hasi dute topaketa. Bertan erakundeak munduan zehar martxan dituen proiektu ezberdinen berri eman dute langileek. Aurtengo topaketan Brasilgo eta Mozanbikeko proiektuak izan dira protagonista. Nondik norakoak elkarbanatzeko eta esperientziak konpartitzeko eta trukatzeko aukera izan da.
Topaketaren helburua nagusia, baina, egun batez Mundukideko kide guztiak batera egotea izan da.