Bretainiatik Goienaren eredua aztertzera

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ira. 27a, 14:02

Goiena Komunikazio taldeak Arrasaten duen egoitzan bisitari izan dugu Bretainiatik etorritako hirukotea. Hango hizkuntza komunitaterako komunikazio proiektu propioa eratu nahi dute, Bretoiera izango duena hizkuntza. Goiena eredugarri iruditu zaie. Euren beharretara gehien hurbil daitekeena. Gaizka Aranguren kazetari iruindarraren eskutik heldu dira gurera.

EITB taldea ere bisitatu dute eta beste euskarazko tokiko telebista batzuk ere bisitatuko dituzte ondorengo egunotan, horien artean Xaloa telebista. 

Bretainiako esparru geografiko mugatu bat, 125.000 lagunekoa, izango da haien esparru komunikatiboa. Horietatik, %25a da Bretoieraz alfabetatua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak