Landa eremuetako biztanleentzako teknologia berrien ikastaroa Bedoñan

Jon Berezibar 2011ko api. 13a, 13:37

Landa eremuan informazio eta komunikazio teknologiak txertatzeko, Dinamiza-TIC-en barruan ikastaroa antolatu dute Bedoña auzoan. Hastapen ikastaroa izango da, 60 ordukoa, eta ordenagailuaren oinarrizko ezagupena, interneten nabigatzea eta Word aplikazioa erabiltzen ikastea izango dira oinarriak. Izena maiatzaren 4a baino lehen eman behar da.

Ikastaroa Bedoñako auzo-lokalean izango da maiatzaren 9tik ekainaren 16ra bitartean astelehenetik eguenera, 2 ordu eta erdiko saioetan. Informazio gehiago eta izenematea: 943 76 25 47 eta mkdebagaraia@euskalnet.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak