Atom Rhumba izango da Danbakako finaleko talde gonbidatua

Maider Arregi 2010ko abe. 10a, 13:45

Atom Rhumba rock-and-roll taldeak Gargantuan Melee azken lana zuzenean aurkeztuko digu Danbakako laugarren edizioko finalean. Urtarrilaren 14an izango da Danbakako finala eta sarrerak dagoeneko salgai dituzue.

Bilboko taldeak, grabazio lanak besteetan bezala, Kaki Arkarazorekin egin dituzte. Aipatu ere euren lehen euskarazko abestia Istingako mutikoa jasotzen duela azken lanak. Taldea barrutik ere aldatuta dator: Joseba Irazoki gitarra jotzaile bezala sartu da eta Iñigo Cabezafuego baxura pasa da.

Kontzertuak zuzenagoak eta gordinagoak direla nabarmentzen dute taldekideek. Zuzenean, funk, blues eta rock doinuen fusioa Elgetako Espaloian izango duzue entzungai urtarrilaren 14an.
 

Azken finalaurrekoa

Danbaka lehiaketako laugarren edizioa azken txanpan sartuta dago. Zuzeneko bakarra gelditzen da, abenduaren 17an egingo dena. Bertan izango dira lehiaketan parte hartuko duten azken lau taldeak:
Dark Code (Bergara)
Kubers (Arrasate)
Asfiksia (Oñati)
Industria Dolor (Arrasate)

Epaimahaiak hilaren 20ko asteleheneko paperekoan jakinaraziko du finalerako sailkatu diren 3 taldeak.

Gainera, zuzenekoak eskaini dituzten taldeen kontzertuak eta aurkezpen bideoak Danbakak duen youtubeko kanalean dituzue ikusgai: www.youtube.com/danbaka

Sarrerak salgai
Sarrerak erosteko hiru modu daude: Goienako edozein egoitzatan eta Elgetako Espaloian eros daitezke; edo, bestela, telefonoz  ere badago aukera, 943 25 05 05 zenbakira deituta.
Sarrerak 5 eurotan salduko dira, baina Gazte Kutxarekin erosiz gero 3 euro balioko dute.
Gainera, kontzertu guztiak –finala barne– ikusteko bonu berezi batzuk ere egongo dira. Bonu horiek 22 eurotan salduko dira. Gazte Kutxarekin erosita, berriz, 12 euro ordaindu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak