Antonio Canceloren gaineko liburu bat aurkeztu dute

Leire Kortabarria 2010ko abe. 1a, 18:31

Eroskiren sortzaile eta zuzendari eta Mondragon Korporazioko presidente izan zen Antonio Cancelo enpresaburuaren inguruko liburu bat aurkeztu dute: Principios, pensamiento e innovación empresarial. La visión de Antonio Cancelo du izenburua, eta egileak dira LKSko zuzendari Fermin Garmendia eta Manolo Gonzalez kazetaria.

Liburua Bilbon aurkeztu zuten azaroaren 23an; egunotan biratxo bat egiten dihardute, eta gaur Sevillan aurkeztekoak ziren.

Cancelok berak hitz egin zuen aurkezpen egunean, eta ingurune profesionalean "antzinako baloreetara" bueltatzeko "beharra" azpimarratu zuen: "ahaleginean, lanean eta pertsonengan konfiantzan oinarritutako baloreak".

Antonio Cancelo 30 urtekin hasi zen lanean enpresan, Eibarko Juan XXIII kooperatibako zuzendari gisa; bi urte geroago, kooperatiba hori izango zen Eroskiren sortzaileetako bat. Eroski zuzendu zuen 25 urtean, eta gerora, Mondragon Korporazioko presidente izan zen, sei urtean.

ESIC argitaletxeak kaleratu du liburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak