Nazio mailako jardunaldi batzuk Bergaran egingo ditu ESK-k

Leire Kortabarria 2010ko aza. 22a, 11:19

III. Immigrazioa eta giza eskubideak delako nazio-jardunaldia deitu du ESK sindikatuak. Bergara aukeratu du horiek egiteko. Abenduaren 2an izango dira, Zabalotegin, goiz osoan, eta ESK-ko adituek zein gonbidatutakoek parte hartuko dute. Jende guztiari zabalik izango dira, eta izenematea hilaren 29ra arte dago zabalik.

Hau da euren egitaraua:

■ 9:00-9:30. Parte-hartzaileen izenematea eta materialen ematea.
■ 9:30-9:40. Aurkezpen-hitzak.
■ 9:40-10:20. ESKren Debagoieneko immigrazio eta giza eskubideen bulegoaren
aurkezpena eta immigrazioaren egoera eskualdean.
■ 10:20-11:20. Ponentzia eta eztabaida: Arrazakeriaren merkataritzako erabilera zein politikoa: erreprodukziorako gakoak. Cesar Manzanos Bilbao, soziologian doktorea eta EHUko Gizarte zientzia eta informazio fakultateko irakasle titularra.
■ 11:20-11:40. Atsedenaldia.
■ 11:40-12:10. Immigrazioari buruzko laburmetraia eta eztabaida.
■ 12:10-13:00. Ponentzia eta eztabaida: Migrarien lan eskubide eta baldintzak EHAEan eta sindikatuak eskubide horien aldarrikapen-gune. Tania Cañas Siriany, immigrazio eta giza eskubideen bulegoa, ESK Gasteiz.
■ 13:00. Amaiera.

Izenematea zabalkik dago 945 21 48 88 telefonoan (Tania da arduraduna).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak