Logoa

Eibar-Gasteiz autobideko zati berria zabalduko dute eguenean Bergaran

 Bergara Bergara iparra eta Bergara hegoa lotzen dituen zatiak 4,4 kilometroko luzera dauka. Ordainlekua Ipiñarrin dago. Eguen eguerdian egingo dute inaugurazio ekitaldia.

Urteagako kaltetuek lanak lehenbailehen hastea eskatu diote Diputazioari

 Bergara Urteaga kaleko itxierarengatik kaltetutako enpresa eta partikularrek mobilizazioak deitu dituzte datozen egunotarako. 2003ko azarotik Bergaratik Antzuolara joateko bidea itxita dago eta Diputazioak agindutako lanak ez dira hasten.

Asier Altunaren filmean estra izateko probak deitu dituzte

 Bergara Ibarreko zinema zuzendari baten eskutik, ibarrekook film errodaketa baten parte hartzeko aukera izango dute. Hain zuzen, Asier Altuna bergararra film luzea errodatzen hasiko da abuztuan, jaioterrian, eta horretarako estrak aukeratzeko probak deitu dituzte. Eguaztenean izango dira, uztailak 28.

Santiago jaiak Basalgon

 Bergara Ostiralean hasita, Santiago jaiak egingo dituzte Basalgon. Bertsolariak, trikitilariak, txirrindulari proba eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte aste bukaerarako.

Kebab taldearen jazz doinuak ostiralean

 Bergara Ostiral gauean, hilak 23, Kebab taldearen jazz kontzertua izango dugu Espoloian, 22:30ean. Erritmo ezberdinak lantzen dituzte beraien abestietan, beti ere jazz-a oinarri hartuta.

Borondate politiko falta salatu du Bergara Aurrerak

 Bergara Lizartzan gertatutakoa legezkoa eta baliagarria dela esan du Bergara Aurrerak. Udaleko alderdiak Alderdien Legearen aurka baldin badaude, beren zinegotziek dimititu egin beharko luketela gaineratu du.

Udaren gaineko argazki lehiaketa deitu du Lasai-Tokik

 Bergara Aurtengo udaren inguruko argazki lehiaketa deitu du Lasai-Toki gastronomia elkarteak. Lehenengo saria izango da herriko argazki-denda baten gastatzeko 250 euro.

Penaltietan eskuratu zuen A Ze Flaxak Ipintzako futbol txapelketa

 Bergara Egubakoitzean bukatu zen Ipintzako futbol txapelketa. Behin beterano eta nesken mailetako irabazleak erabakita, egubakoitzean mutilen txanda iritsi zen. Finaleko partiduan, Bergarako A Ze Flaxa taldea eta Fo-fo-fo talde elgetarra izan ziren nor baino nor gehiago.

Angiozarko San Migel parrokiako erreteila egingo dute uda ostean

 Bergara Angiozarko San Migel parrokia berritzeko lanak hasiko dira udazkenean. Aspaldian egoera txarrean dago eliza. Lehenbizi teilatua konpontzeko lanak egingo dira eta horren ostean azterketa geoteknikoa egingo da, egin beharreko lan integrala zehazteko.

Santa Marinako jaiak aste bukaeran

 Bergara Santa Marina auzoko jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran, uztailaren 17an eta 18an. Urtero moduan, prozesioa egingo da domekan.

Eibar-Gasteiz autobidea: Bergarako zatia zabalik uztailaren 29an

 Bergara Uztaila amaieran irekiko dute Eibar-Gasteiz autobideko Gipuzkoako bigarren zatia, Bergara Iparra eta Bergara Hegoa lotuko dituena. 4'4 kilometro berriekin 11'6 izango ditu laster erabilgarri A-1ak.

Markina arkularia Euskadiko txapeldun

 Bergara Fernando Markina arkularia sasoi onean dagoela nabari da. Joan den aste bukaeran Euskadiko Txapelketa absolutua irabazi zuen 70 metrotan.

San Kristobal jaiak Aldai Egia auzoan

 Bergara Urtero moduan, aurten ere San Kristobal jaiak ospatuko dituzte Aldai Egia auzoan. Autoen bedeinkatzea, harri jasotzailea, erromeria eta beste hainbat ekitaldi izango dira auzotarren gozamenerako.

Osintxuko zubi berriko lanak, hastear

 Bergara Osintxuko zubi berria egiteko lanak hastekoak dira astelehenean, uztailaren 12an. Soraluce kooperatibak eta Udalak bere garaian sinatutako hitzarmenaren arabera, Soraluce egingo da kargu proiektuarekin. Lanek milioi bat euro inguruko aurrekontua daukate.

Igelaren Bandak Pol-Pol tabernan joko du gaur, eguena

 Bergara Igelaren Banda jazz-folk taldeak emanaldia egingo du gaur, eguena, Pol-Pol tabernan, 22:00etan. Jardun euskara elkarteak antolatu du ekintza.

Euskal Herrian Euskarazen akanpada Bergaran

 Bergara Uztailaren 9 eta 10ean izango da, oraingo asteburuan. Leloa izango da "Gure eskubidea dalako epaitegixan euskaraz!" Egitarauan kalejirak, meriendak, auto karabanak...

Jazz eta blues emanaldia egingo du Basin Street Cafe taldeak egubakoitzean

 Bergara Udako gauak girotzeko, musika emanaldiak antolatu ditu Udalak. Egubakoitzean, hilak 9, blues, ragtime, jazz, dixie eta AEBetako hegoaldeko beste hainbat estilo jorratzen dituen Basin Street Café taldearen emanaldia izango da Espoloian, 22:30ean. Estatu batuarrak diruditen arren, Bilbotik datoz.contributors:

Bergararrek giro paregabean igaro zuten San Martzialgo erromeria

 Bergara Kultura Zerbitzuak 231 mahai alokatu zituen atzorako; jana eta edana ere gura beste egon zen. Herri-jolasetan lagun askok hartu zuten parte; batzuk sokatiran ibili ziren eta hainbat txingak eramaten.

Udalak 21,8 milioi euroko aurrekontua izango du, EAJ-EA koalizioaren babesarekin

 Bergara Bergarako Udalak 19.785.166 euroko aurrekontua izango du aurten. Era berean, Mizpirualde egoitza (2.448.692 euro), Udal Euskaltegia (379.061 euro) eta Bergarako Bihargintza SA (1.798.480 euro) erakundeen aurrekontuak ere onartu zituen udalbatzak astelehenean.

Tourraren porra deitu du Lokatzak hilaren 3rako eta 4rako

 Bergara Aurtengo Tourra hastera doala-eta, porra deitu du Lokatza txirrindulari eskolak. Parte hartzeko txartelak uztailaren 3an eta 4an, asteburua, ipiniko dituzte eskuragai Bergaran eta baita Antzuolan ere. Asti nahikoa, hortaz, apustua prestatzeko.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak