Logoa

Txapa Irratiak 20. urteurrena ospatuko du hainbat ekintzarekin

 Bergara Txapa Irratiak hogei urte betetzen ditu, eta irratsaio bereziak, tertuliak, kontzertuak eta jai egun berezi bat antolatu dituzte hori ospatzeko. Ekintzak astelehenean, hilak 15, hasiko dira.

Istripua izan da Olan

 Bergara Furgoneta batek kamioi zisterna bat jo du atzetik 10:30ak inguruan eta oraindik errepidean daude ibilgailu biak. Auto ilarak ari dira sortzen.

Dani Laskurain bergararra, lehen saria Aoitzeko margo lehiaketan

 Bergara Dani Laskurain bergararrak lehen saria irabazi du Aoitzeko Nazioarteko Pintura Lehiaketan. Espainiako Estatuko lehiaketarik prestigiotsuenetakoa da Aoitzekoa. Laskurainek 6.000 euroko saria jasoko du.

Bergarako Batzokiak, ibarreko zaharrenak, mendeurrena egingo du

 Bergara Batzokia ireki zutela 100 urte pasa direla ospatzeko jardunaldi irekiak antolatu dituzte. Lehen hitzaldia egubakoitzean izango da eta euskal selekzioez jardungo dute

Gay eta lesbianen aldarrikapenak, argazkitan

 Bergara Homosexualen eskubideak eta berdintasuna aldarrikatzeko argazki erakusketa ipini du Gehitu Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteak kultura etxean. Batez ere, ezkontza eskubidearen inguruan piztu diren aldarrikapen berrien harira dator erakusketa hori.

Gazteak eta droga kontsumoa aztergai

 Bergara Udaleko Ongizate Saileko prebentzio zerbitzuak antolatuta, Gaur egungo Euskal Autonomi Erkidegoko gazteak eta droga kontsumoak izenburuko jardunaldiak izango dira azaroaren 9tik aurrera.

Bergarako Batzokiak 100 urte egin ditu zabalik

 Bergara Abenduaren 12an beteko dira 100 urte Bergarako Batzokia zabaldu zela. Hau horrela, Bergarako alderdikide eta alderdizaleek hainbat ekitaldi antolatzu dituzte. Gonbita egiten die Bergarako biztanleei ekintzetan parte hartzeko.

KZGunea itxita

 Bergara Joan zen astelehenetik KZGuneak Irizar jauregian duen bulegoa itxita dago.

Aiton-amonak eta bilobak batera aritu ziren Musika Hamabostaldian

 Bergara San Joxepe erretiratuen elkartearen VIII. Hamabostaldi Musikala hasi da. Bi belaunaldiko abeslariek emanaldia egin zuten Mariaren Lagundiaren elizan.

Justo Garate beka Udal Bandari zuzenduko dute hurrengo urtean

 Bergara Udal Musika Bandaren historia biltzea izango da Justo Garate bekaren helburua hurrengo urtean. Bandak bere sorreraren 175. urteurrena beteko du 2007an eta aurretik taldearen historia jaso nahi da.

Bergara Aurrera Udaleko batzordeetan parte hartzen hasiko da

 Bergara Udaleko batzordeetan parte hartzen hasiko direla esan zuten Bergara Aurrerako kideek martitzenean, urriaren 19an, prentsaurrekoan. Udalbatzan oposiziorik ez dagoela eta udal gobernuaren gestioa ere kritikatu zuten Bergara Aurrerako ordezkariek.

Udaleko zergek %3,5eko igoera izango dute 2005ean

 Bergara Udal zerga, tasa eta prezio publikoen % 3,5eko igoera onartu zuen udalbatzak astelehenean. Urak eta zaborrak, hala ere, igoera handiagoa izango dute 2005ean. Urarengatik %7,95 gehiago ordainduko dugu eta zaborren tasak %17 egingo du gora.

UNEDen matrikulatzeko epea zabalik dago, eta bi ikasketa berri dago aukeran

 Bergara Zabalik dago UNED urrutikako unibertsitatean izena emateko epea. Hain zuzen, azaroaren 15era bitartean izango da horretarako aukera, bertara joanda zein Internetez. Bi ikasketa berri dago aurten. Edozelan ere, ikasturtearen hasiera ofiziala urriaren 22an, egubakoitza, izango da, egun horretan inaugurazio ekitaldia egingo dute eta Bergarako Udaletxean.

Paulo Elkorori hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote

 Bergara Paulo Elkorori hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten eguaztenean, urriaren 13an, beraren aurka Madrileko Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan. Paulo Elkoro bergararra 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, Alemanian.

"Euskal Hizkuntza Komunitatearen Bizindar Etnolinguistikoa" liburuaren aurkezpena

 Bergara Liburuaren aurkezpena Bergarako UNED-en egoitzan egingo da; urriaren 14an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.

Euskal hizkuntza komunitatea aztertzen duen liburua aurkeztuko dute Bergaran

 Bergara "Euskal hizkuntza komunitatearen bizindar linguistikoa: Andoaingo, Arrasateko, Bergarako, Hernaniko eta Lasarte-Oriako udalerriak" izenburuko liburua aurkeztuko dute eguenean, urriaren 14an, UNEDeko aretoan, 19:00etan.

Erretiratuendako informatika ikastaroak San Joxepen

 Bergara Ikasturte berriarekin abian jarri dira San Joxepe elkartean ohiko ekintzak eta ikastaroak: eskulanak, yoga, gimnasia, abesbatza eta pintura. Horietan jarduteaz gain, nagusiek informatika ikasteko aukera ere izango dute urriaren 5ean hasiko diren ikastaroetan.

Pertsona bat hil da autobideko istripuan

 Bergara A-1 autobidean gertatu da istripua, Bergara eta Eibar artean. Bi kamioik elkar jo dute eta ondorioz pertsona bat zendu da. Istripua dela eta Eibarrerako noranzkoa itxita dago.

Bi antzezlan asteburuan

 Bergara Asteburuan bi lan ikusteko aukera izango dute antzerkizaleek Bergaran. Lehenengoa gaur, egubakoitza, Novedades aretoan Itziar Ituñoren eskutik. Bestea, bihar, zapatua, Zabalotegin, Ispilu taldeak eskainita.

Udal gobernuko eta Bergara Aurrerako kideen arteko akusazioak asteleheneko osoko bilkuran

 Bergara Udalbatza istilutsua gertatu zen astelehenekoa, irailaren 27koa. Hasiera baten ez zegoen gai garrantzitsurik aztertzeko, baina erregu eta galderen txandan, udal gobernuko eta ikusleen artean ziren Bergarako Aurrerako kideen arteko eztabaida eta akusazioak etorri ziren.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gremioen koorkdinazioa
Dohain egiten dugu gremioen koordinazioa.
Altzairu azkarreko punzoiak
Txaketa