Logoa

Gaztetxoen arteko VI. olinpiadak

 Bergara Jardunek antolatuta, gaztetxoen arteko olinpiadak egingo dituzte maiatzaren 13tik ekainaren 17ra bitartean. Izena emateko epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik. Aurten LHko 4., 5. eta 6. mailan ari direnek parte har dezakete.

Begiraleak behar dituzte udaleku irekietarako

 Bergara Bergarako Udala uztaileko udaleku irekiak antolatzen hasi da. Uztailaren 3tik 21era izango dira udalekuak eta begiraleak behar dituzte egun horietarako.

Taldeek euskaraz egiteko plana abiarazi dute

 Bergara Ume eta gazteekin ekintzak antolatzen dituzten taldeei zuzenduta dago egitasmoa. Lau esparru nagusitan egingo dute lana talde horiek euskararekiko konpromisoa hartzeko: aisian, kulturan, erlijioan eta kirolean

Istripuen simulazioak egingo ditu Arcelorrek segurtasunagatik

 Bergara Arcelorren munduko 700 enpresetan egin dituzte batera segurtasunari buruzko jardunaldiak. Udazkena arte ez dute jakingo Mittal Steel enpresaren eskaintzak langileei zer ondorio ekarriko dien.

Ia 15.000 biztanle zeuden herrian urte hasieran

 Bergara Bergarak 14.868 biztanle zituen urtarrilaren 1ean.

Jaietako zapirako marrazki lehiaketa

 Bergara Jaietan mahoizko zapiak aterako dituzte Jardun euskara elkartekoek. Zapian marrazki bat jarriko dute eta marrazkia aukeratzeko lehiaketa deitu dute.

Automobil enpresa batek Metagra saritu du

 Bergara Egiten dituen autoendako finkagailuen kalitateagatik eman diote saria. 83 langilek dihardute Metagran.

Bergarakoak Mihiluzen lehiakide

 Bergara Iñigo Almorza, Igor Oruesagasti eta Aitor Muruamendiaraz gazteak dira ETBko Mihiluze programara joan direnak. Apirilaren 6an ikusiko ditugu telebistan.

Lanuzteak egingo dituzte asteon IAT-ITVko langileek

 Bergara Bergarako IAT-ITVko langileek ordubeteko bi lanuzte egingo dituzte asteon: hilaren 28an eta 30ean, 11:00etatik 12:00etara, hain justu ere. Lan Hitzarmena negoziatzen dihardute hainbat hilabetez enpresako zuzendaritzarekin –Applus ITV Euskadi– eta akordiora iritsi ez direlako hasiko dituzte mobilizazioak.

Herriko giroa galtzeko arriskuan dagoela ikusten du Bedelkarrek

 Bergara Herriaren beharra zein den jakiteko foro bat egin behar dela uste du. Agintariak ere hasi dira iritzia aldatzen merkatal guneak herritik kanpo zabaltzeari buruz.

Kapea bat ikusteko irteera antolatu dute

 Bergara Martxoaren 25ean egingo dute irteera, Nafarroara. Ganadutegi bat eta kapea bat ikusiko dituzte. Izena aurretik eman behar da.

Krabelin-Aitz alokatu gura dute

 Bergara Errentariak 100 euroko errenta ordainduko dio urtero Udalari, bost urtez; lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dute errenta.

Presoen eskubideak bermatzeko talde irekia antolatzen dihardute

 Bergara Herritar talde batek egindako deialdi irekiari jarraiki, 30 bat lagun batu ziren eguenean Bergarako Pol-Pol mendi elkartearen erakusketa aretoan. Euskal presoen egoeraren bueltan batu ziren guztiak, eta asmo argiarekin: presook jasaten duten eskubideen urratzea salatzea eta haiek bermatzeko bideak irekitzea.

Beste supermerkatu bat zabalduko du Eroskik

 Bergara Orni enpresa dagoen tokian zabalduko dute, Leizeaga industrialdean; 1.500 metro koadro izango ditu eta jatekoa bakarrik salduko dute.

Mentxu Gal artistaren margolan erakusketa Aroztegin

 Bergara Martxoaren 17an, ostirala, irekiko da erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da. Apirilaren 30era arte egongo da zabalik erakusketa.

Jaime Garcia matematikari ospetsuak erakustaldia egin du

 Bergara Kolonbiako Jaime Garcia matematikari ospetsua Bergarako Ipintza Institutuan izan da gaur, martxoak 14. Zur eta lur utzi ditu ikasleak bere erakustaldiarekin. Era ezberdineko ariketez osaturiko saioa egin du erakustaldian.

Kantu afaria Jardunen eskutik

 Bergara Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere kantu afaria antolatu du Jardun elkarteak. Martxoaren 24an izango da, Artatse elkartean.

Mari Karmen Gallastegik irabazi du Euskadi saria

 Bergara Mari Karmen Gallastegi ekonomista bergararrak irabazi du 2005eko Gizarte Zientzien eta Humanitateen Euskadi saria. Ekonomia Azterketaren oinarrietan katedraduna da Mari Karmen Gallastegi Euskal Herriko Unibertsitatean, eta sari hori eskuratzen duen lehenengo emakumea.

Elexpururen hiztegia sarean jarriko dute

 Bergara Urtea bukatu baino lehen egongo da sarean: 22.000 sarrera eta 1.000 argazki izango ditu.

Emakumeen berdintasuna eskatu dute

 Bergara ESK sindikatuak deituta, kale agerraldia egin zuten bailarako hainbat kidek herriko plazan. Emakumeek %36 gutxiago kobratzen dutela salatu zuten.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gran selección de legumbres
HGoi mailako zikloetarako sarbidea
Autorokantea
Jertseak
Bakailua