Uberako ermita konpontzeko proiektua onartuta dute dagoeneko

 Bergara Uberako ermita konpondu egingo dute. Auzo batzarrak onartu zuen lehenengo asmoa eta dagoeneko proiektua eta gutxi gorabeherako aurrekontu bat ere eginda dute. Gotzaindegiari eta Aldundiari eskatu diote dirulaguntza ermita berriztatzeko, baina auzolana ere egingo dute.

Zinemaren eta historiaren arteko harremanak aztergai

 Bergara

Zinemaren eta historiaren arteko harremanak aztergai

'Zinemaren eta historiaren arteko harremanak' izenburupean, hitzaldi sorta antolatu du Udal Artxiboak. Hilero gai horren gaineko hitzaldi bat izango da Miguel Altunako aretoan, 18:30ean.

Lan istripuak salatzeko kale agerraldia deitu du LABek

 Bergara Eguaztenean izango da, hilak 24, herriko plazan 19:30ean.

San Antonabat jaiak asteburuan

 Bergara

San Antonabat jaiak asteburuan

Urtarrilaren 17tik 21era bitartean makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango da San Anton auzoan. Hona hemen egitarau zabala:

Oraindik ez dira agertu Bedelkarrek Gabonetan saritu zituen zenbaki guztiak

 Bergara Bedeldarrek, Bergarako dendari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak, bakoitzak 200 euro dituen 15 sari zozketatu ditu Gabonetan. Oraindik ez dira denak agertu eta zorte oneko zenbakiak zeintzuk diren gogoratu nahi du Bedelkarrek.

Korrikako batzarra egingo dute

 Bergara Eguaztenean da, urtarrilak 17, kultura etxean 19:00etan. Korrika 15 ospatzeko ekitaldiak antolatuko dituzte batzarrean. Herriko ikastetxeak, enpresak, koadrilak, norbanakoak eta interesa duen edonor dago gonbidatuta.

Martitzenetik aurrera ezingo da aparkatu Domingo Irala kalean

 Bergara Domingo Irala kalea berritzeko lanak abian dira. Lehenengo fasearekin hasi dira. Hau da, Gasparreko garajea eta Sagarpe bota zituzten eta orain hasiko dira kalearen erdi aldean plazatxoa egiteko obrak. Joan zen astean ziren hastekoak makinak lanean, baina obrako arduradunak jakinarazi digu bihar, martitzena, iritsiko direla makinak Domingo Irala kalera.

Antxon Sasiaini ongietorria egin zioten

 Bergara

Antxon Sasiaini ongietorria egin zioten

Abenduaren 21ean iritsi zen Antxon Sasiain preso ohia Bergarara, aske utzi ostean. 2002an Frantziako poliziak atxilotu eta 2005ean estraditatu zuten Espainiara. Zapatuan egin zioten ongietorria plazan.

Jardunek begiraleen lanpoltsa osatu nahi du

 Bergara Bergarako Jardun elkarteak 06/07 ikasturterako, asteburuetan lan egiteko begirale lanpoltsa osatu nahi du. Beharrezkoa izango da euskaraz ongi jakitea. Begirale titulua edukitzea baloratuko da. Baita ikasketak eta esperientzia izatea ere.

Pilotalekuko taberna errentan eman gura du Udalak

 Bergara Udal pilotalekuko tabernaren alokairua adjudikatu nahi du Bergarako Udalak eta horretarako deialdia egin du. Taberna hartzen duenak 400 euroko alokairua ordaindu beharko du.

Kontzertuekin zein liburu eta disko batekin ospatuko dute Musika Bandaren urteurrena

 Bergara Bergarako Udal Musika Bandak 175 urte egingo ditu aurten. Horregatik, kontzertu eta ekitaldi berezi sorta batekin ospatuko dute urteurrena datozen hilabeteetan. Gainera, taldearen historia jasoko duen liburua eta disko bat ere argitaratuko dute. Uztailean izango da urteurren jaialdia.

Zine emanaldiak Agorrosinen

 Bergara

Zine emanaldiak Agorrosinen

Bergarako Udalak eta Kultura Zerbitzuak antolatu ditu zine emanaldiak Agorrosinen. Urtarrilaren 13an eta 14an "Kutsidazu bidea Ixabel" izango da ikusgai. Urtarrilaren 20an eta 21ean "Nomadak TX". Txartelak sarreran salgai egongo dira proiekzioa hasi baino ordu bete lehenago. Prezioa euro 1.

Urtarrilean kultura ekitaldi ugari

 Bergara Urtarrilean makina bat ekintza kulturalez gozatzeko aukera izango da. Hemen duzue Bergarako Udaleko Kultura Sailak antolatutako egitaraua:

Seussen Mundua ikuskizuna, bihar, Kursaalean

 Bergara

Seussen Mundua ikuskizuna, bihar, Kursaalean

Seussen mundua, Bergarako Orfeoiak pasa den Gabonetan Bilbon estreinatutako ikuskizuna, Donostian ikusteko aukera izango da zapatuan, 16:30ean.

Tornilleria Deba dagoen tokian etxebizitzak egiteko hitzarmena sinatu dute

 Bergara

Tornilleria Deba dagoen tokian etxebizitzak egiteko hitzarmena sinatu dute

Tornilleria Deba lantegiak eta Bergarako Udalak sinatu dute hitzarmena. Enpresa horren lekuan etxebizitza libreak, tasatuak eta babes ofizialekoak egingo dituzte.

2007ko egutegia kaleratu du Gazte Informazio bulegoak

 Bergara

2007ko egutegia kaleratu du Gazte Informazio bulegoak

Aurten diptiko bat prestatu dute, bertan telefono eta webgune interesgarriak agertzen dira.

Reala, Bergara, Eibar eta Aloña Gabonetako futbol txapelketan

 Bergara Abenduaren 29an, 30ean eta 31n egingo dute Bergarako gazte mailako Gabonetako 17. txapelketa. Bergarak eta Realak estreinatuko dute txapelketa, abenduaren 29an, 17:00etan. Hilaren 30ean, berriz, Eibarrek eta Aloña Mendik jokatuko dute (17:00). Finalistek hilaren 31n erabakiko dute txapelketa, 16:00etan hasita. Agorrosinen jokatuko dituzte partidu guztiak.

Antxon Sasiain gaur askatu dute

 Bergara

Antxon Sasiain gaur askatu dute

Astelehenean, abenduaren 18an, egin zioten epaiketa Antxon Sasiaini. Gaur, abenduak 21, gauean iritsiko da Sasiain bergarara.

Agorrosingo datorren urteko txartela atera daiteke

 Bergara

Agorrosingo datorren urteko txartela atera daiteke

Dagoeneko atera daiteke Agorrosin ekintza gunea erabiltzeko datorren urteko bazkide txartela. Astelehenean hasi ziren lan horretan eta lehenengo egunean 200 lagunek egin zuten.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Ilerako produktuak
Pneumatikoak R17
Txuleta
Kremak
Txalekoak