Logoa

Jolasleku ibiltaria martxan izango da egubakoitzetik aurrera

 Bergara Jardun elkarteak 7. urtez jarraian Jolasleku ibiltaria programa martxan jarri du. Herriko toki jakin batzuetan, bereziki umeak eta guraso edo zaintzaileak biltzen diren tokietan, 6-12 urte bitarteko umeentzat euskal kantu eta jolasen bidez, euskaraz jolas egiteko baliabide egokiak eskaini eta bereziki ahozkotasuna lantzea du helburutzat. Udako etenaldiaren ondoren, egubakoitzean, hilak 22, ekingo diote berriz programari.

Egubakoitza ezkero zabalik dago Urteaga kalea, Antzuolarako bide zaharra

 Bergara Ia hiru urtez egon da itxita bide hori ibilgailuendako zein oinezkoendako eta harrobiaren gaineko mendi magala eusteko lanak guztiz bukatu ez dituzten arren –azarora arte iraungo dute lanek–, dagoeneko zabaltzeko moduan zegoela aurreratu dute Aldundiko Errepide Departamentutik.

Guraso eskolan izena emateko epea zabalik

 Bergara Bergarako Udaleko Gizarte Ongizate Departamenduak, herri eskolekin batera, antolatu ditu ikastaroak. Guraso eskola 2 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei dago zuzenduta. Irailaren 27a da izena emateko azken eguna.

Protesta ahotsen artean inauguratu zuten Agorrosingo gune berria

 Bergara Zapatuan, San Martin egunean, inauguratu zuten Bergaran Agorrosin ekintza-gune berria. Izen hori eman diote ez delako kirol-gune bakarrik izango; aisialdia eta kultura ere batzen ditu.

Estreinatzeko prest daude baldosarik gabeko Euskadiko lehen igerilekuak

 Bergara Zapatu eguerdian inauguratuko dute Agorrosin. Gipuzkoako Aldundiko eta Udaleko ordezkariak etorriko dira. Astelehenetik aurrera, 07:00etan zabalduko dute erabiltzaileendako.

Protesta egin dute Irabi enpresan hiru kaleratze salatzeko

 Bergara Bergarako Irabi enpresaren atarian protesta egin zuten atzo, eguena, hainbat lagunek, uztailean hiru langile kaleratu zituztela salatzeko. Irabiko langileak eta jabe berarena den Iraundiko enpresa komiteko kideak batu ziren pankartaren atzean.

13,6 kiloko kalabaza dute frontoiko tabernan

 Bergara Pisua asmatu ezinik ibili dira tabernako bezeroak eta azkenean etxetik pisua ekarri zuen bizilagun batek. Guztiendako kalabaza krema egingo dutela agindu du tabernako Mariajek.

San Martin jaietako egitaraua herritarren parte hartzea bultzatu barik egin dutela dio txosna batzordeak

 Bergara Ezezkoa jaso arren, pentsatuta zituzten ekitaldi asko egingo dituztela aurreratu du txosna batzordeak; zapatuan, adibidez, herri bazkaria egingo dute gaztetxean. Ekitaldi politiko bat jaien egitarauan sartzea ere salatu dute.

Sendabelarrei eta altzarien zaharberritzeari buruzko ikastaroak

 Bergara Bergarako Udalak antolatu ditu bi ikastarook urrirako. Interesatuek irailaren 30a baino lehen eman beharko dute izena kultura etxean.

UNED-Bergarak matrikulazio epea zabaldu du

 Bergara UNED-Bergarak hogeita hamar unibertsitate karreratik gora eta akademia-eskaintza zabala aurkeztu du 2006-2007 kurtsorako. Formazio telematikoa eta presentziala bateratzen dituzte UNED-Bergarako ikasketek. Aurtengo kurtsoko nobedadeak dira Enpresa Zientzietan Diplomatura eta Injinerutza Tekniko Industriala (elektrizitateko espezialitatea).

Kilometroak 07ko logotipoa aukeratu ahal izango dute herritarrek

 Bergara Horretarako hiru proposamen jarri dituzte Aranzadi ikastolan, bakoitza bere lelo eta guzti. Herritarrek, ikastolako sarrerara joan (plazako atetik sartuta), proposamenak ikusi eta botoa emateko aukera izango dute egubakoitza bitartean. Atea irekita egongo da 17:00etatik 19:00etara bitartean. Baina, herritarrez gain, ikastolako kideek eta herriko zenbait artistek ere proposamenen artean bat aukeratu beharko dute.

Haur hezkuntza soilik eskainiko dute Angiozarren

 Bergara Angiozarko eskolan Haur Hezkuntza soilik eskainiko dute ikasturte berrian. Hezkuntza Sailak erabakita, ikasturte honetan ez dute Lehen Hezkuntza eskainiko, orain arte egin duten bezala.

'Euskadi rural siglo XXI-ezagutu eta eskertu' erakusketa inauguratu dute

 Bergara Mikel Arrazolak nekazari, abeltzain edota arrantzaleei ateratako argazkiak bildu dituzte bertan. Gizartea lehen sektorearekin sentsibilizatzea du helburu erakusketak.

Lan-istripua salatzeko bilkura egin dute Arcelorren

 Bergara Bergarako Arcelorren bilkura egin dute pasa den asteko lan-istripua salatzeko. 34 urteko oñatiarra larri zauritu zen istripuan. LAB eta Comisiones Obreras sindikatuetako ordezkariak eta langileak elkartu dira "gure duintasuna eta gure osasuna defenda ditzagun" zihoen pankartaren atzean.

Jaietarako bukatu nahi dituzte frontoiko lanak

 Bergara Teilatua berriztu dute, aldagelak bukatzear dituzte eta eserleku berriak jarriko dituzte datozen egunetan.

Aitor Zabaleta, Pol Pol mendizale taldea, Antxoni Zumelaga eta Bixente Lazkano dira aurtengo ohorezko kofradeak

 Bergara Erreileno eta tostoien kofradiak VII edizioa ospatuko du irailaren 17an. Orduan izendatuko dituzte aurtengo lau ohorezko kofradeak. Euskal Herria, Espainia, Frantzia eta Portugaleko hainbat kofradia etorriko dira, 115 lagun inguru guztira.

Narbaiza botatzen hasi dira Mekolaldeko industria gune berria eraikitzen hasteko

 Bergara Mekolaldetik Murinondorainoko industria gune berria egingo dute. Tornilleria Deba enpresa hara joango da hurrengo urte bukaeran.

Domingo Irala kale berria nolakoa izango den aurkeztuko du Udalak

 Bergara Ikuskizunak egiteko plazatxoa, iturri berri bat eta komun publikoak jarriko dituzte, besteak beste. Gaspar ondoko garajea eta Sagarpe elkarte gastronomikoaren parra bota egingo dute horretarako. Ez dute lur azpiko aparkalekurik egingo. Aurten hasiko dituzte lanak.

Ikasturte berria hasiko dute musika eskolan

 Bergara Irailaren 6an hasiko da ikasturtea. Taldeak eta ordutegiak eskolako atarian jarri dituzte.

Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna irailean

 Bergara Bergarako Jardun elkarteak antolatu du ikuskizuna. Irailaren 8an, egubakoitza, izango dute ikusgai bertara gerturatzen diren txikiek.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Paisajismoa
A.J
Aterkinak
Bazkariak egunero