Logoa

Mister Bizkaia, Bergarakoa

 Bergara

Mister Bizkaia, Bergarakoa

Javier Garcia 23 urteko bergararra dugu aurtengo Mister Bizkaia. Atzo, urtarrilak 31, Barakaldoko Novotel hotelean jokatutako finalean bergararra beste zortzi finalistei nagusitu zitzaien.

San Blas jaiak 2007, egitaraua

 Bergara

San Blas jaiak 2007, egitaraua

Otsailaren 2tik 4ra bitartean San Blas jaiak ospatuko dira Murinondo auzoan. Hona hemen egitaraua:

Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi egingo dituzte

 Bergara

Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi egingo dituzte

Aratuste zapatuan, otsailaren 17an, etorriko dira Pirritx eta Porrotx Bergarara, 'Mari Motots' azken lanarekin. Emanaldi bakarra egiteko asmoa zuten hasieran, baina gaur jarri dituzte emanaldirako sarrerak salgai eta hiru ordutan agortu dira. Ondorioz, Udaleko Kultura Sailetik baieztatu digutenez, bigarren emanaldi bat egingo dute egun berean: 16:30ean izango da lehenengoa eta 18:30ean bigarrena. Pilotalekuan izango dira bi emanaldiok.

Aurten hasiko dituzte Mizpirualde handitzeko lanak

 Bergara

Aurten hasiko dituzte Mizpirualde handitzeko lanak

Gipuzkoako Aldundiak eta Bergarako Udalak hitzarmena sinatu dute Mizpirualde egoitza handitzeko. 2008. urtean, 26 lagun gehiagorendako tokia izango du: orain 115 ohe ditu, eta gero, 141 izango ditu; 25 edo 30 pertsonarendako eguneko zentroa; unitate psikogeriatrikoa; eta tutoretzapeko sei apartamentu bikoitz. 3.233.333 euro da aurrekontua; %75 Aldundiak ordainduko du, eta gainerako %25, Udalak. Maiatza bukatu orduko egingo dute proiektua, eta lanak urtea bukatu baino lehen hasiko dituzte.

Osasun txartel unibertsala anbulatorioan eskatu behar da hemendik aurrera

 Bergara Kotizatzen ez dutenek beharrezkoa dute osasun txartel unibertsala ateratzea osasun-laguntza izateko.

Zuhaitz berriak lehortutakoen tokian

 Bergara

Zuhaitz berriak lehortutakoen tokian

Lehortutako eta hildako hainbat zuhaitz kendu eta berriak landatu dituzte euren tokian.

Masterrekako jauregi ondoko iturria berreskuratu egingo dute

 Bergara

Masterrekako jauregi ondoko iturria berreskuratu egingo dute

Jauregiaren sarrera, teilatu-hegala eta fatxada eraberritu egingo dituzte eta 10 etxebizitza, bost garaje eta berdegunea egin.

Txalaparta tailerra

 Bergara Txalaparta ikastaroa eskainiko du Bergarako Udalak. Urtarrilaren 28an, domekan, izango da Agorrosinen, 17:00etan. Sarrera doan da. Ikastaro hau txalapartaz ezer ez dakitenentzat dago zuzenduta.

San Paulo jaiak 2007, egitaraua

 Bergara Urtarrilaren 25etik 28ra ospatuko dira San Paulo jaiak Ubera auzoan. Hona hemen antolatutako egitarau zabala:

Zerbitzu automatikoa Osintxuko gasolindegian

 Bergara

Zerbitzu automatikoa Osintxuko gasolindegian

Soraluzetik Bergarara bidean dagoen gasolindegian kreditu txartelarekin eskatu eta ordainduko da erregaia zabaltzen dutenean.

Uberako ermita konpontzeko proiektua onartuta dute dagoeneko

 Bergara Uberako ermita konpondu egingo dute. Auzo batzarrak onartu zuen lehenengo asmoa eta dagoeneko proiektua eta gutxi gorabeherako aurrekontu bat ere eginda dute. Gotzaindegiari eta Aldundiari eskatu diote dirulaguntza ermita berriztatzeko, baina auzolana ere egingo dute.

Zinemaren eta historiaren arteko harremanak aztergai

 Bergara

Zinemaren eta historiaren arteko harremanak aztergai

'Zinemaren eta historiaren arteko harremanak' izenburupean, hitzaldi sorta antolatu du Udal Artxiboak. Hilero gai horren gaineko hitzaldi bat izango da Miguel Altunako aretoan, 18:30ean.

Lan istripuak salatzeko kale agerraldia deitu du LABek

 Bergara Eguaztenean izango da, hilak 24, herriko plazan 19:30ean.

San Antonabat jaiak asteburuan

 Bergara

San Antonabat jaiak asteburuan

Urtarrilaren 17tik 21era bitartean makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango da San Anton auzoan. Hona hemen egitarau zabala:

Oraindik ez dira agertu Bedelkarrek Gabonetan saritu zituen zenbaki guztiak

 Bergara Bedeldarrek, Bergarako dendari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak, bakoitzak 200 euro dituen 15 sari zozketatu ditu Gabonetan. Oraindik ez dira denak agertu eta zorte oneko zenbakiak zeintzuk diren gogoratu nahi du Bedelkarrek.

Korrikako batzarra egingo dute

 Bergara Eguaztenean da, urtarrilak 17, kultura etxean 19:00etan. Korrika 15 ospatzeko ekitaldiak antolatuko dituzte batzarrean. Herriko ikastetxeak, enpresak, koadrilak, norbanakoak eta interesa duen edonor dago gonbidatuta.

Martitzenetik aurrera ezingo da aparkatu Domingo Irala kalean

 Bergara Domingo Irala kalea berritzeko lanak abian dira. Lehenengo fasearekin hasi dira. Hau da, Gasparreko garajea eta Sagarpe bota zituzten eta orain hasiko dira kalearen erdi aldean plazatxoa egiteko obrak. Joan zen astean ziren hastekoak makinak lanean, baina obrako arduradunak jakinarazi digu bihar, martitzena, iritsiko direla makinak Domingo Irala kalera.

Antxon Sasiaini ongietorria egin zioten

 Bergara

Antxon Sasiaini ongietorria egin zioten

Abenduaren 21ean iritsi zen Antxon Sasiain preso ohia Bergarara, aske utzi ostean. 2002an Frantziako poliziak atxilotu eta 2005ean estraditatu zuten Espainiara. Zapatuan egin zioten ongietorria plazan.

Jardunek begiraleen lanpoltsa osatu nahi du

 Bergara Bergarako Jardun elkarteak 06/07 ikasturterako, asteburuetan lan egiteko begirale lanpoltsa osatu nahi du. Beharrezkoa izango da euskaraz ongi jakitea. Begirale titulua edukitzea baloratuko da. Baita ikasketak eta esperientzia izatea ere.

Pilotalekuko taberna errentan eman gura du Udalak

 Bergara Udal pilotalekuko tabernaren alokairua adjudikatu nahi du Bergarako Udalak eta horretarako deialdia egin du. Taberna hartzen duenak 400 euroko alokairua ordaindu beharko du.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak