Pausokaren aldeko Gipuzkoako itzuliak eguaztenean Bergara eta Antzuola zeharkatuko ditu

  Gizartea  Antzuola  Bergara

Pausoka elkartea, diru etekinik gabeko elkartea da, behar bereziak dituzten umeen gurasoek sortua. Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin, Pausokaren aldeko itzuliak aste batean Gipuzkoa zeharkatuko du.

Angiozarko lotuneko obrak direla-eta, Equok bat egin du auzotarren eskaerekin

  Ingurumena  Bergara

Angiozarko lotuneko obrak direla-eta, Equok bat egin du auzotarren eskaerekin

AHTren Bergarako lotuneko obrak hasi aurretik, Irabazi Bergarako Equo Berdeak alderdiko zinegotzi Aiert Lizarralde eta Equo Berdeak taldeak Elkarrekin Podemosen duen legebiltzarkide Jose Ramon Becerra Angiozarko zenbait auzotarrekin elkartu dira, euren eskaerak jaso eta dagokien erakundeetara eramateko.

Elkartasun doinuak Greziaraino hel daitezen

  Kultura  Bergara  Debagoiena

Elkartasun doinuak Greziaraino hel daitezen

Bergarako Orkestra Sinfonikoak Pasabide seguru baten eskubidea, giza eskubidea kontzertua emango du hilaren 28an. Errefuxiatuen inguruan kontzientziak piztea du xede, eta musikaren bitartez integrazioa lantzen duen elkarte bati lagunduko diote.

Urriaren 12an, Elosuko mendi ganadu feria

  Gizartea  Bergara

Urriaren 12an, Elosuko mendi ganadu feria

Azken hamarkadetako ohiturari eutsiz, ganadu feria egingo dute eguenean, urriak 12. Ganaduaz gain, askotariko bertako produktuez osatutako azoka ere egongo dira. Gainera, auzoan bertan egindako txondorretik eratorritako ikatzarekin erretako Elosuko txahala dastatzeko aukera ere egongo da. Autobusak izango dira Bergaratik eta Azkoititik.

Usoa Mendikuteren artelanak Bergarako Hamaika tabernan

  Kultura  Bergara

Usoa Mendikuteren artelanak Bergarako Hamaika tabernan

Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.

Jon Alberdi eta Mayi Mujika azkarrenak Osintxun

  Kirola  Bergara

Alberdik 46 minutu eta 40 segundo behar izan ditu hamar kilometro inguruko ibilbidea osatzeko. Mujikak iaz ere irabazi zuen, baina gaur lau minututan hobetu du orduko marka, 54 minutu eta 23 segundorekin.

Bergarako Orfeoiak eta Aitor Oleak eman diote hasiera Organo Erromantikoaren zikloari

  Kultura  Bergara

Bergarako Orfeoiak eta Aitor Oleak eman diote hasiera Organo Erromantikoaren zikloari

Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloak atzo egin zuen lehen parada Santa Maria Parrokian. Emanaldi berezia izan zen atzokoa. Izan ere, bergararrak izan ziren emanaldiko protagonistak: organoan Aitor Olea eta haren musikari laguntzen, Aitor Biain oñatiarrak zuzentzen duen Bergarako Orfeoiaren ahotsa.

Bergarak garaipena eskuratu du etxean

  Kirola  Bergara

Bergarak garaipena eskuratu du etxean

Ohorezko Erregional mailan Bergarak 2-1 irabazi zion Mutrikuri etxean jokatutako partiduan. Hiru puntu garrantzitsuak eskuratu dituzte beraz bergararrek, eta horri esker, sailkapen orokorrean lider izateari eutsi diote.

Errekalde jauregiko lorategian ibili dira Alizia eta untxi zuria

  Kultura  Bergara

Badator Alizia ikuskizun aparta. Baina gaur goizean, Errekalde jauregiko lorategian izan dira Alizia eta untxi zuria. Izan ere, untxi zuriaren gordelekua lorategian bertan dago eta Aliziak untxia harrapatu guran, zuloa bilatu du.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Aurreko urteetan baino gutxiago, baina egon da zer garbitu

  Ingurumena  Bergara

Ume eta heldu, 200 bergarar inguruk hartu dute parte, auzolanean, aurtengo erreka garbiketan. Erreka aurreko urteetan baino garbiago zegoela eta, ez dute beste batzuetan beste zabor batu.

Primeran pasa dute goiza gaztetxoek Espoloiko jaietan

  Gizartea  Bergara

Espoloitxoren jaitsiera, buruhandiak, jolasak... gustura aritu dira gaztetxoak goiz-eguerdi partean.  Eguerdi partea, berriz, Diablues&Bluecifer taldearen kontzertuak girotu du. Eta arratsaldean gehiago: triki-poteoa, Mugi Panderoaren emanaldia eta DJ saioa Hamaika tabernan.

»» Ikusi argazki guztiak (164)

Bergarako Idazle Eskolaren 15. ikasturtea eta Karmele Igartua beka aurkeztu dira

  Gizartea  Aretxabaleta  Bergara

Bergarako Idazle Eskolaren 15. ikasturtea eta Karmele Igartua beka aurkeztu dira

Eguaztenean, Koldo Mitxelena Kulturunean prentsaurrekoa eskaini zen; Bergarako Idazle Eskola graduondokoa eta Karmele Igartua sorkuntza bekaren VII. edizioa aurkezteko. Aurtengo gaia film laburren gidoia izango da, eta epaimahaia Bergarako Idazle Eskolak izendatuko du. 

"Hik bultza gogor hortikan..."

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Kataluniarekiko elkartasun ekimen ugari izaten ari dira egunotan Debagoieneko herrietan. Azkenengoa atzo, eguena, Bergaran egin zutena izan da. Herriko zenbait musikariren deialdiari erantzunez, L'estaca edo Agure zaharra kantua abestu zuten Irala kalean hainbat musikari eta herritarrek.

Deba ibaia auzolanean garbitzeko deia biharko, Bergarako tartean

  Ingurumena  Bergara

Deba ibaia auzolanean garbitzeko deia biharko, Bergarako tartean

Erreka Garbiketarako Batzordeak bosgarren urtez antolatu du Erreka Eguna eta gaur gauean egingo duten bileran zehaztuko dute errekako zein tarte garbitu; izen-emateak behera egin duen arren ia 200 lagun elkartuko dira biharko auzolanean, ume zein heldu.

"Iaz, uste baino jende gehiago etorri zen"

  Kirola  Bergara  Debagoiena

"Iaz, uste baino jende gehiago etorri zen"

Domekan egingo dute Osintxuko II. Mendi Lasterketa; iazko ibilbide bera izango da, auzotik birritan pasako den hamar kilometroko zirkuitu maldatsua: "Garai bateko gurdi-bideetan begira ibili gara, baina oso zikin daude denak", adierazi du Markel Fernandez antolatzaileak.

Kataluniaren alde kantuan

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Kantura atera dira, musikariak lagun, hainbat herritar Bergaran. Lluis Llach-en L'estaca eta honen euskarazko moldaketa, Agure zaharra, Gorka Knörr kantariak egin zuena, abestu zuten.

Dolmenen ibilbidea ezagutzeko azken aukera domekan

  Gizartea  Bergara

Dolmenen ibilbidea ezagutzeko azken aukera domekan

Dolmenen Ibilbidearen balio arkeologikoa eta geologikoa zein paisaia-balioa ezagutzera emateko azken bisita gidatua egingo da domeka honetan, urriak 8, 10:00etan, Karakateko aparkalekutik abiatuta. Parte hartzeko aurrez eman behar da izena 657 79 46 77 telefono zenbakira deituta edo info@begi-bistan.com helbidera idatzita.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Dantza eskola
Esparragoak
Lenguatua
Komunitateen Administrazioa
Lokalak
Desbrozagailua