Ipintzako Udako torneoko finalak egubakoitzean, eta Semicup abian

Xabier Urtzelai 2019ko uzt. 16a, 17:49
Jokalariak 2017ko torneoko finaleko goletako bat ospatzen.

Egubakoitzean, hilak 19, jokatuko dituzte Ipintzako udako torneoko finalak. Gaur, martitzena, erabakiko da zeintzuk iritsiko diren azken fasera, 19:00etan eta 20:00etan jokatuko dituzten partiduetan. Semicup txapelketarako, berriz, zabalik dago izenematea.

Pare bat ordu geratzen dira Ipintzako Udako torneoan finalera zeintzuk sailkatuko diren ikusteko. 19:00etan, Poteo Izarrak eta Langostas izango dira lehen final-erdia jokatzen, eta 20:00etan jokatuko dute Ezdakiu eta Txinpartak taldeek. Hala, bi talde onenek ostiralean, hilak 19, izango dute hitzordu handia, finalean.

Semicup txapelketako izenematea zabalik, egubakoitzera arte

Bestalde, antolatzaileek dagoeneko gertu dute SemiCup txapelketako 6. edizioa. Uztailaren 27an jokatuko dute baina oraingo egubakoitza izango da izena emateko azken eguna. Ohi moduan, torneoa egun osokoa izango da, eta Seminarioko kantxan jokatuko dute. Izena emateko derrigorrezkoa izango da 16 urtetik gorakoa izatea (2003an jaiotakoak barne) eta jokalari bakoitzak 10€ oraindu beharko ditu –kamiseta oparituko zaie denei–. Taldearen izenean egin behar da diru-sarrera hemen: ES90 3035 0009 18 0090099506 Izena ematerakoan jokalarien izen-abizenak jarri behar dira, eta kamisetako talla. 

Txapelketa mistoa izango da, emakumezkoek eta gizonezkoek elkarrekin jokatuko dute: "Iaz nesken talde bakarra egon zen, eta aurten neska gehiago animatu gura ditugu txapelketara", diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak