Kokeinen bertsiorik lasaiena

Maite Txintxurreta 2017ko ira. 23a, 13:30

Aurtengo Egubakoitzak Kartzelak zikloaren baitako bigarren kontzertuan Zaloa Urain buru duen talde eibartarrak ezohiko formatuan eskaini zuen kontzertua, akustikoan, gaztetxeko ostiraletako hitzordu horien atmosfera lasaira egokituaz. Euren aurretik, Txabela Bragas bikotearen emanaldia izan zen.

Lehendabizikoan bezala, atzokoan ere Kartzela Zaharreko atzeko patioan egin zituzten atzo Egubakoitzak Kartzelan-eko emanaldiak, eguraldia lagun izan zela aprobetxatuaz. Jende dezente gerturatu zen gaztetxera, eta adin tarte desberdinetakoak, Alayn Carazok azaldu duenez.

Hitzorduko lehen emanaldia Txabela Bragas ondarrutarrena izan zen: Palabras ke haze unos años una loka inskribio en la pared del manikomio. Haiek plazaratutako antzezlanak ez zituen epel laga ikusleak, eta txaloak, barreak zein hausnarketak eragin zituzten bertaratutakoen artean.

Euren ostean, Kokein taldearen txanda izan zen. Rock talde beteranoak gitarra eta baxu elektrikoak eta bateria alde batera laga eta kontzertu akustikoa eskaini zuten. Euren kantak jotzeaz gain, bertsioekin ere animatu ziren, eta giro lasaia baina animatua sortu zuten.

Hurrengo emanaldiak

Irailaren 29an, datorren egubakoitzean, kontzertu bikoitza izango da kartzela zaharrean. Erraiak taldea eta Olatz Salvador bakarlaria izango dira agertoki txikira igoko diren artistak.

Bukatzeko, urriaren 6an, Jon Basaguren eta Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxea ikusteko aukera izango da gaztetxean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak