Euskarazko aplikazioak: Jotake

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Jotake

Nahikari eta Mikel dira jolasaren protagonista, hiritik baserrira bizitzera joan ondoren, bertako lanak egin beharko dituzte lagun berriak egiteko. Behiak jetzi, esne ontziak eraman edo enborrak ebaki izango dira erabiltzaileak egin beharko dituen probak, besteak beste. Denbora mugatua izango da proba hauek egiteko.

Euskarazko aplikazioak: Katedra

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Katedra

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak kudeatzen dituen blogen informazioa biltzen dituen aplikazioa da Katedra, zientzia alorreko informazioz osatzen dena. Notifikazioak aukerako gaietara murriztu daitezke eta berrikuntzak izan ahala oharrak bidaltzen ditu. Agenda aukera eta Kultura Zientifikoko Katedrak banatutako bideoak ere baditu aplikazioak.

 

Euskarazko aplikazioak: Begira App

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Begira App

Publizitatean eta komunikabideetan sexismoa antzeman eta kexa bat jartzera bideratutako aplikazioa da Begira App, Emakunderi atxikita dagoen Begira Aholku Batzordearen eskutik garatutakoa.

Euskarazko aplikazioak: Hitzen Uberan

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Hitzen Uberan

Euskal Idazleen Elkarteak kudeatzen duen uberan.eus webguneko edukiak mugikorrean izateko aukera ematen du Hitzen Uberan aplikazioak. Literaturarekin lotutako agenda, albisteak, elkarrizketak eta bestelako artikuluak biltzen ditu aplikazioak, kazetari ikuspegia eta literaturarekiko maitasuna batuz.

Euskarazko aplikazioak: Etxalde App

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Etxalde App

Elikadura burujabetzaren inguruko gaiak jorratzen dira aplikazio honetan. Besteak beste, garaiko produktuak zeintzuk diren eta hauek ingurunean duten inpaktuaren berri ematen du. Honetaz gain, erabiltzaileak hartzen dituen kontsumo erabakien inpaktua neurtzen laguntzen du eta hauek etorkizuna nola moldatzen duten azaltzen du aukeratutako produkzio motaren arabera.

Euskarazko aplikazioak: Sakela

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Sakela

Euskarazko hitz berriak ikasteko aplikazioa da Sakela, oinarrizko mailatik hasi eta maila aurreratua lortu arte. Ariketak eta hiztegia ditu horretarako eta egindako aurrerapena gorde eta berrikusi daiteke. Gainera, gustukoenak gordetzeko aukera ere ematen du.

Euskarazko aplikazioak: Inforecikla

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Inforecikla

Etxean sortzen diren hondakinak sailkatzen laguntzen duen aplikazioa, Arabako Foru Aldundiak sortua. Bi helburu nagusi ditu: Araban egiten den birziklapena hobetzea eta horren inguruko kontzientzia zabaltzea.

Euskarazko aplikazioak: Jorrokak

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Jorrokak

Erronka berriak bilatzen dituztenendako aproposa den jokoa, beste erabiltzaile batzuek baino puntu gehiago lortzea da helburua proposatzen diren erronka desberdinetan parte hartuz.

Euskarazko aplikazioak: Geos Euskal Herriko Geografia

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Geos Euskal Herriko Geografia

Geografiaren inguruan joko desberdinak biltzen ditu Geosek, Euskal Herriko eta munduko geografia ikasteko baliagarri delarik. Zailtasun maila eta gaia ere aukeratu daitezke.

Euskarazko aplikazioak: Zer da zer?

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Zer da zer?

Irudi misteriotsuak eskaini eta zer edo nor den asmatzea da jokoaren helburua, galderak eginez eta erantzunak ikertuz. Pertsonaia, leku eta abarrei buruzko galderak egin daitezke eta aukera okerrak baztertuz asmatu beharko da nor edo zer den erantzun zuzena.