Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiari begira antolatutako egitarauak, ekitaldiak eta ospakizunak, herririk herri.
Euskaraldia bigarrenez egingo da 2020ko udazkenean

Mirari Altube Arrese 2019 ots 01 Debagoiena

Antolatzaileak oraindik lehen edizioko emaitzak jasotzen dabiltzanean bigarren edizioa ere izango dela iragarri dute. Bi ardatz izango ditu horrek: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea.