2018ko Pentekoste Jaietako berriak, argazkiak, bideoak egitaraua eta beste hainbat bitxikeria.
Pentekosteen gaineko inkesta betetzeko eskatu die Udalak bergararrei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018 mai 28 Bergara

Egitaraua "herritarrekin batera" osatu ostean, Udalak jaien balorazioa egiteko galdetegia sortu du eta herritarrei gonbidapena egiten die betetzeko. Galdetegia online dago Udal webgunean. Horrez gain, inprimakiak fisikoki bete daitezke Udaletxean, Agorrosinen eta Udal Bibliotekan. Inkestak betetzeko azken eguna da ekainaren 10a.