Aratuste jaietako kontu guztiak hemen: egitarauak, artikuluak, argazkiak eta bideoak.
Jaso dute Aratusteetako argazki lehiaketako saria Aladji Saarrek eta kuadrillakoek

Goiena 2018 ots 21 Aretxabaleta   Bergara

Aretxabaletako Jon harategiaren eta Hankabeltz urdaitegiaren produktuekin egindako otarre bikaina jaso dute Bergarako Aladji Saar eta haren kuadrillako kideek. Haiek izan ziren Goienaren argazki lehiaketan sarituak; Afrikako tribuaren argazkia bidali zuten.