Logoa

Urak kalteak eragin ditu Udal Artxibategian

 Arrasate Udaletxeko artxibategian ura sartu da gaur gauean eta 40 bat zentimetroko altuera hartu du urak. Une honetan ura ateratzen dabiltza gelatik, gero nondik sartu den aztertzeko. Oraindik neurtu ez dituzten arren, kalteak eragin ditu udal artxibategian.

Alkatearen kalitatezko botoak erabaki du hiltegiaren inguruko jarrera

 Arrasate Arrasateko osoko bilurak Mankomunitateak baserritarrei eta harakinei aurkeztutako proposamena onartu du gaur goizean, alkatearen kalitatezko botoari esker. Izan ere, Ezker Batua-Berdeak alderdiko bi zinegotzi ez dira egon bilkuran eta horrek bozketa parekatua bultzatu du. Eusko alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak defendatu dute alkateak aurkeztu duen Mankomunitatearen proposamena. Aurka, berriz, Ezker Batua-Berdeak, Aralar, Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista azaldu dira.

Juan Jose Uriarte Muruaga "Bermi" hil da

 Arrasate Minbiziak eraman du "Bermi". Azkenengo unera arte, hala ere, herri-lanean ibili da. Azkenengoz GOITBn ikusi genuen elkarrizketa batean. Orduan, San Juanetako Danborrada indartu nahian zebilen. Arrasate Press, Arrasate Irratia eta ATBren sorkuntzan lan handia egin zuen "Bermi"-k.

Euskal dantza emanaldia atzeratu egingo dute

 Arrasate Lore Gazteak dantza taldeak uztailaren 21ean dantza ikuskizuna egin behar zuen Monterron parkean. Egun horretarako deituta dago udal langileen greba, eta horregatik ikuskizunaren eguna aldatu dute.

Oñatiko hiltegiak osasun arauak betetzen ditu, Osasun Sailak eginiko txostenaren arabera

 Arrasate

"Oñatiko Hiltegia Bizirik" plataformak Jaurlaitzako Osasun Saileko erantzuna jaso du eta bertan ziurtatzen da Oñatiko hiltegiak arau tekniko-sanitarioak betetzen dituela.

Rafa Rueda, AEDren eta Kultur Errotaren eskutik

 Arrasate Uztailaren 16an, egubakoitza, Rafa Ruedak kontzertua egingo du Ferreriasko plazatxoan. 23:00etan izango da, eta AEDk eta Kultur Errotak antolatu dute.

Uztailaren 23an eta 24an, filmak Monterronen

 Arrasate Uztailaren 23an eta 24an, Udaleko Kultura Sailak bi film emango ditu Monterronen. Egubakoitzean, Atún y chocolate emango dute, eta zapatuan, Troya. Bi filmak 22:30ean izango dira, doan.

Mondrako kategoria guztien aurkezpena

 Arrasate Atzo, astelehena, aurkeztu zituen Mondrak datorren denboraldian izango dituen kategoriak. Hasiera baten entrenatzeko asmoa bazuten ere, inork ez zuen izerdirik bota.

Erantzun ezberdina autoeskoletako lanuztearen aurrean

 Arrasate Lan hitzarmenaren inguruko negoziazioa berriro abian jartzea eskatzeko, Gipuzkoako autoeskoletan lanuztea egiteko deia zabaldu dute gaurko ELA eta LAB sindikatuek, gaur Azpeitian gidabaimena ateratzeko azterketak izan behar zirela aprobetxatuz. Arrasaten erantzuna ezberdina izan da, azterketak Azpeitian edo Beasainen egiten dituzten autoeskolen araberakoa, hain zuzen.

Ezker Batuak Eudel-en esku hartzea eskatu du San Josepe Harrobiaren auzian

 Arrasate Arrasateko Ezker Batua taldeak idatzi bat bidali dio Eudel erakundeari, San Josepe II Harrobiaren auzian parte har dezan. Idatzian akordioen, erabakien eta egoeraren berri eman dute. Ezker Batuak eskatu dio Eudeli, auzi honetan ere, udalen subiranotasunaren alde egin dezala.

Esklerosi anizkoitzaren alde murgil egin zuten Musakolako igerilekuan

 Arrasate Toki Argi erretiratuen elkarteko kideak boluntario zirela, esklerosi anizkoitza duten gaixoen aldeko ekintza berezia egin zuten domekan Musakolako igerilekuan

Loixe elkarteak zeramika erakusketa ipini du

 Arrasate Loixe elkarteko ikasleek eta kideek zeramika lanen erakusketa ipini dute Monterronen. 60 bat lan batu dituzte, eta uztailaren 17ra arte egongo dira ikusgai.

Monterron itxiko dute berriro ere

 Arrasate Monterron parkeko zuhaitzen egoera uste baino larriagoa da eta parkea benetan zein egoeratan dagoen jakiteko, azterketa bat egin behar du Arrasateko Udalak. Azterketaren ondoren, hainbat zuhaitz eta zuhaitz zati moztu egin beharkodituzte. Horretarako, parkea itxi egin beharko dute.

San Ferminetara autobusez

 Arrasate Aurten ere Pesa autobus konpainiak San Ferminetarako autobus zerbitzua jarriko du asteburuan. Egubakoitzean eta zapatuan arratsaldez abiatuko dira autobusak Eskoriatzatik Iruñera eta itzuli, zapatu eta domeka goizean itzuliko dira Bergarara.

Aldaketak Gelma inguruan

 Arrasate Gelma lantegiaren inguruan hainbat eraikin bota dute, ingurua eraberritzeko. Arrasateko Egitamu Orokorraren arabera, Gelma lantegia bere osotasunean errekaz alde batera kokatuko dute. Beste aldean, etxebizitzak egingo dituzte.

Montekoek espero dute 9.000 bat euro banatzea aurtengo porran

 Arrasate Monteko porrak markak hautsi ditzake aurten; izan ere, antolatzaileek aurreikusten dute 9.000 bat euro banatzea aurten, saritan. Porran parte hartzeko epea bihar eta etzi izango da, hau da, domeka eguerdira arte dago aukera apustuak aurkezteko.

Europan bidaiatzeko aholkuak emango dituzte martitzenean, hitzaldi batean

 Arrasate Europan bidaiatzeko asmoa dutenek euren bidaia hobeto antolatzeko aukera izango dute martitzenean, hilak 6, izango den hitzaldi-berriketaldiaren bidez: izan ere, Europan bidaiatzeko aholkuak emango dituzte Alvaro Muñoz eta Ibon Martinek.

Gaitarien ezohiko kontzertua

 Arrasate Zapatuan, uztailaren 3an, gaitarien ezohiko kontzertua izango da Arrasaten. Arrasateko Gaiteroen 25. urteurrena dela eta, Gaiteros de Elciego & Friends taldeak kontzertua egingo du Monte tabernaren ondoan, 20:00etan.

Domekan, Errozioaren erromeria

 Arrasate Urtero moduan, Al Andalus elkarteak Errozioaren erromeria egingo du domekan. Aurtengoa hamalaugarren edizioa izango da, eta jende mordoa batuko du Santa Teresa elizan eta horren ostean, Arruena parkean.

‘Pitxi’ Herrero AGR Eskubaloi Taldeko entrenatzailea hil da

 Arrasate Arrasateko eskubaloiak kolpe gogorra jaso du, gaur goizean hil da-eta Jesus Mari Herrero, AGR Arrasate Eskubaloi Taldeko entrenatzailea.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Psikologia
Web diseinua
Kolorea eman
Sukaldea
Heriotza
Oinetakoak