Logoa

Jose Maria Arizmendiarrieta apaizaren kanonizazio prozesua hasiko dute

 Arrasate Donostiako elizbarrutiko seminarioko parrokia-elizan egingo dute ekitaldia astelehenean, 19:30ean, Joan Maria Uriarte gotzaina buru dela. Ekitaldi xumea izango da eta bertan Uriartek prozesuaren instrukzioaz arduratuko den Eliz-Epaimahaia izendatuko du.

Besaide MTBk mendi bizikleta irteera antolatu du zapaturako

 Arrasate Uztailera bitartean, Besaide MTB taldeak hilero-hilero mendi bizikleta irteera egingo du. Zapatuan egingo dute denboraldiko lehenengo irteera, Izkiko (Araba) parke naturalera joango dira eguna pasatzera. Gaur, astelehena, eta bihar, martitzena, dira izena emateko egunak, 19:30etik 20:30era Besaideko egoitzan. contributors:

Lan polita egin zuten Arrasateko ordezkariek Euskal Kantu Txapelketan

 Arrasate Arrasateko bi taldek hartu zuten parte zapatuan Euskal Kantu Txapelketako Gipuzkoako kanporaketan, Urretxun. Finalerako emaitzen zain daude orain kantariak.

Haragikeria mintzagai Literatura Asteko lehen ekitaldian

 Arrasate HUHEZIK antolatutako Literatura Asteak arrera bikaina izan zuen atzo, martxoak 16. Mahai ingurua izan zen, eta haragikeria zuen gai nagusi. Ana Urkizak moderatu zuen mahai ingurua, eta ondoan izan zituen Jabier Muguruza, Aizpea Goenaga eta Iñigo Lamarka.

200 zuhaitz landatuko dituzte Zuhaitz Egunean

 Arrasate Herriko hainbat ikasle eta erretiratuk 200 zuhaitz landatuko dituzte egubakoitzean Garagartzan; izan ere, Zuhaitz Eguna ospatuko dute. Aurreko egubakoitzean egitekoak ziren landaketa, baina eguraldi txarra zegoenez iragarrita, astebete atzeratzea erabaki zuten Udaleko arduradunek.

Akordioa lortuta, Fagor Arrasatek Gamei erosiko du

 Arrasate Astelehen eguerdian lortu zuten akordioa Gameik, bi bazkideek eta Fagor Arrasatek. Langileek akzioak erosiko dizkiete bi bazkideei eta Fagor Arrasatek Gameiko akzioen %93,22 erosiko du. Langileek Gameiko akzioen %6'78 izango dute.

Gamei-ko langileak azken aukeraren zain

 Arrasate Gamei-ko langileak larri daude eta akzioak erosteko eskaintza igo egin dute. 85.000 euro eskaini dizkiete Etxebarria anai-arrebei, akzioen truke. Orain langileak zain daude, hurrengo orduetan berriro batzartuko direlako auzian dauden lau aldeak. Espero dute batzar erabakiorra izango dela. Bestela, protesta ekitaldiak gogortuko dituztela iragarri dute.

Postu ugari emakume baserritar eta artisauen azokan

 Arrasate Seber Altuben egin dute aurten Arrasateko emakume baserritar eta artisauen azoka. Zapatu goizean egin zuten eta saltzaileek 57 postutan ipini zituzten ikusgai etxetik eramandako produktuak. Askotariko produktuak ikusteko eta erosteko aukera izan zen. Hala ere, jendea ez zen eguerdira arte hurbildu, eta zerikusi handia izan zuen horretan eguraldiak.

Istripua izan da Kanpanzarrerako bidean eta lagun bat zauritu da

 Arrasate Azken ordua (10:55): Une honetan errepidea garbi dago eta ez dago auto ilararik. Hala ere, kontu handiz gidatu errepidea irristakor baitago.

Arrasateko Ezker Abertzaleak greba deitu du biharko

 Arrasate Martxoak 9an greba deitzeaz gain manifestazioak ere deitu ditu Arrasateko Ezker Abertzaleak. Seber Altube plazatik irtengo dira antolatutako bi manifestazioak. 12:00etan eta 19:00etan izango dira manifestazioak.

Esker ona erakutsi zieten MCCren fundatzaileei Musakolako bazkari-omenaldian

 Arrasate Musakolako kiroldegia kooperatibismoaren alde lan egin duten guztiei errekonozimendua aitortzeko senidetze-leku erraldoi bihurtu zuen MCCk zapatuan. Kooperatibaren 50. urteurrenaren barruan fundatzaileei eskainitako eguna izan zen. MCCren 67 kooperatibako fundatzaile eta langileak elkartu ziren bazkarian.

Arrasate Herri Eskolako ikasleak bisitan GOIENAko egoitzan

 Arrasate Erguineko Arrasate Herri Eskolako bi ikasle-talde bisitan izan dira atzo eta gaur GOIENAk Otaloran duen egoitzan. Atzo, hilak 2, 20 bat laguneko taldea etorri zen eta telebista eta irratian nola lan egiten duten ikusteko aukera izan zuten. Gaur, berriz, beste 15 neska-mutil etorri dira. Telebista eta irratiaz gain, Goienkaria eta Goiena.net-eko lan egiteko modua ezagutu dute.

Espetxe zigorra luza dakieke Iñaki Gaztañagari eta Jon Agirreri

 Arrasate Espetxetik aurten ziren irteteko Iñaki Gaztañaga eta Jon Agirre arrasatearrak. Baina, Auzitegi Nazionaleko azken erabaki baten arabera, dezente luza dakieke espetxe zigorra bi preso arrasatearrei eta beste 178 euskal presori.

Hiru banketxeri eraso egin diete molotov koktelekin

 Arrasate Bart gauean, ezezagun batzuek Garibai eta Biteri kaleetan dauden Banesto, BBVA eta Gipuzkoako Kutxa banketxeei eraso egin diete molotov koktelekin eta kutxazain batzuk erre dituzte. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak eragin dituzte erasoek.

LKS-k Prospektiker enpresaren gehiengoa erosi du

 Arrasate Zehazki, akzioen % 52a erosi du LKS-k. Prospektiker sektoreko enpresa garrantzitsuenetako bat da Euskadin.

Mojategi Kirol Proiektuko aurrekontua handitu da

 Arrasate Abenduan egin zituen euri mardulek lur jauziak eragin zituzten Mojategiko lanen inguruan. Horretaz gainera, langileek uste baino haitz bigunagoa aurkitu dute. Horri eusteko horma bereziak egin behar izan dituzte. Bestalde, urak ondo bideratzeko lur azpiko drainadura egin dute. Horrek guztiak igoera ekarri du aurrekontuan: 88.000 euro.

Gisasola da Fagor Etxetresna Elektrikoak taldeko zuzendari berria

 Arrasate Txema Gisasola izango da aurrerantzean Fagor Etxetresna Elektrikoak taldeko zuzendari orokorra. Hala, Pablo Mongelos ordezkatuko du (aurrerantzean, MCCren zuzendaritzako kide izango da). 43 urte ditu eta lizentziaduna da Psikologia Industrialean.

Gaizka Azkarate eta Saioa Alzua arrasatearrak fidantzapean askatuko dituzte

 Arrasate Baliteke Alzua egubakoitzean bertan askatzea eta Gaizka zapatu aldera.

Behetik gora datorren Mondrak liderra hartuko du zapatuan, Aloña Mendi

 Arrasate Zapatua, 16:30ean, Atxabalpen. Kale egin ezin duten hitzordu hori dute Arrasateko eta Oñatiko futbol zaleek oraingo asteburuan. Azkeneko partiduetan benetan duen maila erakutsi duen Mondrak denboraldiko sorpresa positiboena eman duen taldea izango du aurrean: Aloña Mendi.contributors:

Irakurketa kontrajarriak La Caixako babes ofizialeko etxebizitzen proiektuaren gainean

 Arrasate Ezker Batuak dio La Caixak uko egin diola Zerrajerako proiektuari. Udalak eta La Caixak aldiz, proiektuarekin aurrera doazela adierazi dute. Hona hemen bi alderdiek esandakoa GOIENAri.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Mantentze lanak
Sarrailagintza
Ekipamendu didaktikoak
Erreformak egurra
klase teorikoak