Logoa

Galizian eraikiko duten altzarien industrigunearen diseinua egin du LKSk

 Arrasate Galiziako A Estrada herrian egingo dute altzarien industrigunea. Guztira, 530.000 metro izango ditu eta eskualdeko populazioaren %50arentzat izango da lana.

"Euskal Herria atzerritarren ahotan" liburua aurkeztu dute

 Arrasate Atzo, hilak 16, goizean Donostiako Koldo Mitxelenan egin zuen liburuaren aurkezpena Jose Felix Diaz de Tuestak eta arratsaldean, berriz, Arrasateko Kajoi tabernan egin zuen aurkezpena lagun artean. Liburuan atzerritar ospetsuek euskaldunen gainean egindako ehunka aipamen jaso ditu Diaz de Tuestak.

‘Hirigintza sostengaezina?’ izenburupean, mahai ingurua egingo dute eguenean

 Arrasate Etxebizitza, baserri eta administrazioko ordezkariek izango dute hitza.

Ingurugiro Adimena eta Mikroteknologia izango ditu aztergai Ikerlanek datozen urteotan

 Arrasate Joan den urtean 15,92 milioi euroko irabaziak izan zituen Ikerlanek, ikerkuntza eta garapeneko proiektuak bultzatuta. 2004 urtearekiko %6,7ko igoera izan dute irabazietan. Datorren urteetarako Espezializazio Plana jarri dute martxan; Ingurugiro Adimena eta Mikroteknologia izango dira ikerkuntzarako ataletako bi. Bihar, martitzena, 16:00etan egingo dute urteko Batzar Orokorra.

Adin guztietako jendearendako jaiak giro onean ospatu dituzte Musakolan

 Arrasate Erretiratuendako afaria; gazte eta umeendako bazkaria eta jolasak; eta helduendako kontzertua eta dantzaldia; askotariko ekintzak izan dira San Isidro jaietan.

Adimen urritasuna dutenen beharrak asetzeko zentroa inauguratuta

 Arrasate Eguenean inauguratu zuten Gureak Taldeak Arrasaten zabaldu dituen eguneko zentroa eta Txolarte zentroa. Diputazioko, Arrasateko Udaleko eta Gureak Taldeko ordezkariak izan ziren ekitaldian. Gureak Taldeak Musakolan duen lantegiaren ondoan ipini dituzte zerbitzu berriak.

Etxean hilda aurkitu dute emakume bat

 Arrasate Atzo, maiatzak 10, eguerdian emakume bat aurkitu zuen Arrasateko udaltzaingoak Ferrerias kaleko 30eko etxebizitza batean. M.I.M.E. inizialdun 63 urteko emakumea bizi zen helbide horretan.

Epeletik Kaskonategirako bidea inauguratu dute

 Arrasate Gaur inauguratu dute Arrasaten Epeletik Kaskonategira doan bidea. Lan zailak izan direla azpimarratu dute arduradunek. Edonola ere, pozik daude emaitzarekin. Zirkulazioa asko arindu da lau erreiko autobideari esker.

Lapurretak izan dira asteon

 Arrasate Musakolako estankoan eta Hilarion tabernan lapurrak sartu dira. Bestalde, Muskizen lapurtutako BMW auto bat Arrasaten agertu da.

AibA! mendi martxa antolatu dute, webgune eta guzti

 Arrasate Arrasatetik irten eta Aramaio inguruan egingo da martxa ekainaren 4an, domeka. Ibilbidea ikus daiteke egin duten webgunean; irudiak eta GPS baliabideak erabili dituzte horretarako. Izena emateko epea zabalik dago eta webgunean bertan eman daiteke.

Umore handiz ospatu zuten Arizmendi ikastolaren eguna

 Arrasate Ikasle, irakasle, guraso zein beste hainbat lagunek gozatu zuten zapatuan Arizmendi ikastolakoek euren jaia ospatzeko antolatu zituzten ekitaldietan. Ez ziren gutxi izan, gainera, guztien gozamenerako Arrasateko Ferixaleku inguruan egindako ekintzak: umeendako puzgarriak, tailerrak, gastronomia feria... Guztia, umore handiz jantzia, hori izan zen-eta ikastolak egun horretarako aukeratutako gaia.

CIM Mondragon Linguak Urrezko Q ziurtagiria jaso du

 Arrasate Hizkuntza akademiak Arrasaten duen egoitza nagusian izan da sari banaketa.

Lapurretak egin dituzte bi tabernatan

 Arrasate Arrasateko taberna batean lapurtu egin dute eta beste batean lapurtzen saiatu ziren egubakoitz goizaldean.

Olio bilketa egunekin nahasteak sortu dira

 Arrasate Etxeko olioa eta hondakin arriskutsuak jasotzen dituen Puntu Berde Mugikorra izeneko zerbitzuarekin hainbat arazo izan dituzte herrian azkenaldi honetan. 2006an zerbitzuaren egunak aldatu egin dira eta badirudi horrek nahastea sortu duela Arrasaten. Ondorioz, asko dira zerbitzua tokatu ez eta jendeak olioa Laubide plazan uzten dituen egunak.

AUKEA sariak 2005 banatuko dira

 Arrasate Aukea sariak Arrasateko kirolarien lana aitortzeko sariak dira. Sari banaketa maiatzaren 13an, zapatuan, 17:30ean, Musakolako Kiroldegian egingo da. Bertan, gimnasia erritmikoko taldeak ikuskizuna eskainiko du.

Zirkulazio arazo nagusia konpondu da Epele inguruan

 Arrasate Epele-Kaskonategiko errepide zatia zabaldu dute. Ondorioz, Epeleko biribilgune inguruan sortzen ziren auto ilarak ere dezente arindu dira.

Inazio Lakuntza alkatea izango da GOITBko Debarri saioan

 Arrasate Alberto Gorritiberea kazetariak gidatzen duen Debarri saioan Inazio Lakuntza Arrasateko alkatea izango da datorren eguaztenean, maiatzak 10, 21:45etik aurrera. Goiena.net-en bidez egin diezaiokezue galdera alkateari.

Ikastolaren eguna ospatuko du Arizmendik zapatuan

 Arrasate Umorea da ikastolak egun horretarako aukeratu duen gaia. Hala, egingo diren ekintza guztiak umoreari lotuta egongo dira. Arizmendi ikastola sortu zenetik egiten den bosgarren jaia izango da. Ferixalekua gunean izango da ospakizuna zapatuan, hilak 6.

Jasangarritasun Plana egiteko lan-taldeek maiatzeko bilera burutu dute

 Arrasate Apirilaren 5ean 52 bat pertsona bildu ziren Otaloran Jasangarritasun Planaren faktoreen analisia egiteko; 71 faktore ezberdin zehaztu zituzten. Maiatzaren 3an berriro bildu dira eta faktore horien garrantzia zehaztu dute, zortzi laguneko lan-taldeetan banatuta. Ekainean egingo dute hurrengo bilera eta urrian amaituko da prozesua Arrasateko Jasangarritasun Plana aurkeztuta.

Ordubeteko lanuzteak egiten hasi dira Aita Mennin

 Arrasate Arrasateko Aita Menni Ospitale Psikiatrikoko zuzendaritza eta langileak lan hitzarmena negoziatu ezinean dabiltza. Soldataren eta lanaldiaren inguruan dituzte desadostasunik handienak. Langileek ordubeteko lanuzteak egiteari ekin diote.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Hizkuntzak
Ezkontzak-Bataiaoak
Almohada
Txaketak