Logoa

Erromesaldia Arantzazura

 Arrasate Irailaren 10ean, domekan, erromesalia egingo dute Arantzazura. Oinez doazenak 06:30ean abiatuko dira Kontzezino kaletik. Autobusa Garibaitik irtengo da 09:00tan. Autobuserako txartelak Ecuador bidaia-agentzian eskatu behar dira.

Besaidek mendi irteera antolatu du

 Arrasate Besaide Mendi Elkarteak irteera egingo du irailaren 10ean, domekan. Loiolatik Aztiria bitarteko ibilbidea izango da (3 santutegien ibilbideko zati bat).

1996ko lehen seihilekoan lurperatuak hezurtegira eramateko oharra

 Arrasate Urriaren lehenetik aurrera San Kristobalgo hilerriko nitxoetako gorpuzkiak aterako dituztela jakinarazi du Udalak.

Kultur etxeko eta Garibako lanak urrirako amaitu gura dituzte

 Arrasate Kultur etxeko eraikina prest badago ere, barneko instalazioak falta dira. Liburutegia, berriz, urritik aurrera aldatuko dute kultur etxe berrira.

Kolektorea gertu eta erreka bistaratzen

 Arrasate Dagoeneko amaituta dago Arrasateko kolektorea; 2004an hasi ziren lanean.

Fiskaltzak baieztatu du alkateak Gelman izan duen jarduera legezkoa dela

 Arrasate Arrasateko Udalak ohar bat kaleratu du. Bertan adierazten du "alkateak herrian lan egiteko estilo ordenatua eta etengabea nagusitzea nahi duela."

Ikastaundiko tunela ireki dute

 Arrasate

Ikastaundi tuneleko lanak atzo, abuztuak 30,

Ikastaundiko tunela itxita dago albo bat erori ondoren

 Arrasate AP-1 autobideko Ikastaundiko tunela (Arrasate) itxi egin behar izan dute, atzo, domeka, ezbeharra gertatu ondoren. Hain zuzen, tunelaren albo baten zati bat erori egin zen. Zorionez, ez zen zauriturik egon.

Udal zerbitzuak abuztuan

 Arrasate Abuztuan ordutegia aldatuko dute zenbait udal zerbitzuk. Hemen duzue zerbitzuotako ordutegia:

Fagor Etxetresnetako Kontseilu Errektoreko kide baten aurkako pintadak salatu dituzte

 Arrasate Arrasateko esparru ezberdinetako pertsonak bildu ziren atzo, eguena, egin zen agerraldian. Emilio Barrena kaltetuaren familiakoak, Zigarrola elkartekoak eta kooperatibetako kide ugari. Jendaurrean salatu nahi izan zuten Fagor Etxetresnetako kontseilu Errektoreko kide Barrena jasaten ari den eraso eta jazarpena. Izan ere, azken bi hileotan bere kontrako pintadak egin dituzte Arrasaten, eta azkenak Gatzagaraino heldu dira bera eta bere familia ere irainduz eta mehatxatuz.

Vietnamgo eta Portugalgo dantza tradizionalen ikuskizuna

 Arrasate Nazioarteko dantza ikuskizuna izango da gaur, eguena, Monterron parkean. Atzerriko bi taldek erakutsiko dituzte euren dantzak: Vietnamgo Hue hiriko dantza taldeak eta Portugalgo Areosak.

Sutea Cesparen biltegian

 Arrasate Suhiltzaileen bi kamioi daude eta bidea itxita dago. Bai bertan zeudenak bai alboko enpresetako jendea kanpora atera dituzte. Bidegurutzeta kalean dago Cespa eta alboan Gureak, Rotudenak eta Polmetasa enpresak ditu. Ez dago zauriturik.

Frankismoaren biktimen aldeko aldarrikapena uztailaren 18aren inguruan

 Arrasate Udalak bi mozio onartu ditu gaur, frankismoaren biktimen eskubideak aldarrikatzeko eta memoria historikoa ez galtzeko. Publikoki aitortu du biktimek jasan zituzten ondorio ekonomiko, fisiko nahiz moralak. Kalteordainak ere aldarrikatu ditu. Horretaz gainera, aurtengo uztailaren 18a frankismoaren biktimak omentzeko eguna izatea onartu du.

Gelmako etxebizitzen gaineko akordioa aurkeztu du ofizialki Lakuntza alkateak

 Arrasate Alkatea baikor azaldu da akordioaren berri emateko orduan, esanez, alde biendako ona dela eta gainera enpresaren eta langileen jardunak bermatzen dituela. Etena eragin zuen aprobetxamenduaren %10 adostuta, Ezker Batuak ezik, alderdi guztiek babestu dituzte akordioaren oinarriak.

Egubakoitzean utzi zuten aske Anjel Iturbe hilabete Fresnesen egon eta gero

 Arrasate Dagoeneko etxean da Anjel Iturbe arrasatearra hilabete Fresnesen espetxeratuta egon ostean. Grande-Marlaska eta Le Vert epaileek zuzendutako operazioan atxilotu zuten Iturbe ekainaren 20an etxean zegoela. ETAkide izatea eta finantzaketaz arduratzea leporatzen zioten epaileek eta beste 12 euskal herritarrekin batera atxilotu zuten. Egubakoitz gauerdian iritsi eta Biarritzen bertan egin zioten lehen ongietorria.

Gelma: eguazteneko osoko bilkuran argi berdea emango zaio azken hitzarmenari

 Arrasate Uztailaren 26an, eguaztena, egingo da osoko bilkura. Hor, argi berdea emango zaio Gelmako etxebizitzak egiten dabilen Obenerreka sustatzailarekin adostutako azken hitzarmenari. Gelma auziaren inguruan dagoen blokeoa askatuko du horrek.

Errealak datorren denboraldian erabiliko duen ekipazioa aurkeztu du Astorek

 Arrasate Atzo izan zen ekipazio berriaren aurkezpena Zubietan. Dagoeneko dendetan daude jantziak, eros nahi dituenaren eskura.

Obenerreka promotorarekin akordioa lortu dute PSE-EEk, PPk, EAk eta Ines Aldaik

 Arrasate Obenerreka promotorarekin prentsaurrekoa egin dute gaur 14:00etan PSE, PP, EA eta Ines Aldaik. Alderdiek azpimarratu dute hitz egiteko borondatearen bitartez lortu dutela akordioa.

Oporretara joateko bidaiak prestatzen ari dira debagoiendarrak

 Arrasate Urteko garai honetan oporren esperoan daude batzuk. Beste batzuei, ordea, lana handitzen zaie, Arrasate Bidaiak-ekoei gertatzen zaien moduan.

Blokeatuta dago Gelmaren eta Udalaren arteko negoziazioa

 Arrasate Inazio Lakuntza alkateak prentsaurrekoan azaldu zuen Gelmaren (Guibert) eta Udalaren (Lakuntza) orain arteko negoziazioaren blokeoaren zergatia. Jakinarazi zuen puntu bakarrean dutela desadostasuna bi aldeek: Gelmak Udalari eman beharreko %10eko hirigintza aprobetxamenduaren puntuan, alegia: "Desadostasuna dago gure udal teknikariek egin duten balorazioan". Bestalde, Gelmako langileak kezkatuta azaldu dira eman duten prentsaurrekoan alkateak ez duelako onartu Obenerrekak egindako proposamena.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak