Logoa

Arrasateko supermerkatu batean 5.000 euro inguru lapurtu dituzte

 Arrasate Zarauzko komisaldegiko agenteek 34 urteko M.D.E.A. eta 30 urteko T.B.V. emakumeak atxilotu zituzten atzo, Arrasateko supermerkatu batean 5.000 euro lapurtzea egotzita.

Biteri aparkalekurako bonoak banatuko dizkiete herriko dendariek bezeroei

 Arrasate Ibai Arte, Arrasateko dendarien elkartea bezeroen artean Biteriko aparkaleku berrirako bonoak banatzen hasiko da erosketekin batera. Ordubeteko bonoak izango dira eta modu horretan bezeroek eurengan jartzen duten konfiantza saritu nahi dute. Ekimena azaroaren 4an jarriko dute abian eta urtarril bukaera arte iraungo du.

Presoen eskubideei babes handia

 Arrasate Atzo, urriak 26, prentsaurrekoa egin zuten presoen egoera zein den azaltzeko. Jende ugari elkartu zen Uharkapen. Besteak beste ekimen honekin bat egin dute Ruper Ordorikak, Xabier Letonak, Juan Carlos Bengoak, Eskoriatzako alkateak, Antxon Mendizabalek, Evaristok, Aitor Lopez Rekartek eta Olatz Pagaldai aktoreak.

Ingurugiro karabana iritsi da

 Arrasate Eusko Jaurlaritzak eta Arrasateko Ingurugiro Eskolak antolatutako Ingurumen Karabana Arrasatera iritsi da gaur, urriak 26. Lehen hezkuntzako 700 bat ikaslek egin dute ingurumenaren alde Uharkapen.

ATECEk kirol jaia egingo du zapatuan

 Arrasate Gipuzkoako ATECE, burmuin kaltea duten gaixo eta senideen elkarteak, ATECE-BITHON kirol jaialdia egingo du zapatuan, urriaren 28an, Uharkape pilotalekuan.

Kultura etxe berria herritar guztiendako zabalik gaurtik aurrera

 Arrasate Atzo, eguaztena, izan zuten Arrasateko zinegotzi eta politikariek kultura etxe berria barrutik ezagutzeko aukera. Eraberritze lanen emaitzak ikusi ahal izan zituzten politikariek eta baita areto eta gela bakoitzaren erabilera zein izango den ere. Gustura irten ziren denak ere kultura etxe berriarekin, baina proiektua aurrera ateratzeko moduak kritika bat baino gehiago jaso du. Gaurtik aurrera, berriz, herritar guztiek bisitatu ahal izango dute; txanda eskatu beharko da horretarako.

Zergak %4 igoko dira 2007an

 Arrasate Aurten salbuespen bakarrarekin, gainera. Izan ere, jarduera ekonomikoen gaineko zerga, %4 barik %7 igoko dute, Ezker Batuak egindako emendakinetako baten eskaerarekin lotuta. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga hori kobratzen zaie bi milioi eurotik gora fakturatzen duten enpresei.

Nortasun agiriaren inguruko tramiteak egiteko sistema hobetuko dute

 Arrasate Ordua eskatzeko sistemak sortzen dituen ilara luzeen ondorioz, sistema hobetzea pentsatu du Udalak. Aurrerantzean BAZ bulegoa arduratuko da NAN zerbitzuaren inguruko tramiteekin.

Ertzaintza Iratin sartu da

 Arrasate Azken ordua (16:00): Miaketa amaitu dute eta alde egin dute ertzainek eta epaileak. Laster izango ditugu hemen Irati tabernako arduradun baten adierazpenak. GOITBn eman duten albistea ikusgai duzue hemen.

PPko zinegotzi Antonio Palaciosek dimititu egin du

 Arrasate Urriari dagokion osoko bilkuran gauzatuko da dimisioa; ezustekorik ezean, datorren astelehenean, beraz.

On Jose Luis Iñarraren biografia aurkeztu dute

 Arrasate Eusebio Iñarrak eta Josemari Velez de Mendizabalek Jose Luis Iñarra, Mondragueko parrokua liburua egin dute. Iñarra parrokoaren biografia batu dute haurtzarotik Arrasaten hil zen arte.

Autopistaren eztandaren ondorioz 60 salaketa jarri dituzte ertzain-etxean

 Arrasate Eibar-Gasteiz autobideko lanetan izandako eztandaren kalteak kontabilizatzen jarraitzen dute oraingo astean. Kaltetuak dabiltza Bergarako ertzain-etxean salaketak ipintzen (943 53 47 20 telefonoan edo bertara joanda).

Ziega bat ipiniko dute Seberren, Gabonak arte

 Arrasate Egubakoitzean hasi eta Gabonak arte, astebururo ziega bat ipiniko dute Seberren. Portaloira Elkarteak bideratutako ekimena da, presoen eskubideak aldarrikatzeko. Bigarren eskuko azoka antolatzen ere badabil.

Zero Pobrezia plataformak kontzentraziorako deia egin du

 Arrasate Urriaren 21ean, larunbatean, egingo dute kontzentrazioa. Arrasateko udaletxe aurrean izango da 19:00etan.

Makatzena auzoko lanak hilabete luzatuko dira

 Arrasate Aurreikuspenen arabera, urriaren amaierarako bukatuko dituzte Makatzena auzoa berriz urbanizatzeko lanak. Enpresa eraikitzaileak lanen epea hilabete atzeratzea eskatu zuen eta Gobernu Batzarrak onartu egin du eskaera.

Kale izendegi digitala argitaratu du udalak

 Arrasate Lokalizazio zerbitzuak garrantzia hartzen ari direla eta, Geoservicios-en Mapak Kokatzeko Zerbitzua kontratatu du Arrasateko Udalak, udalerriari dagozkion eduki geografikoak argitaratzeko.

XVI. Perretxiko Lehiaketa egingo da domekan

 Arrasate Herriko Plazan elkartuko dira perretxiko zaleak domekan, urriaren 22an. 11:00etatik aurrera hainbat ekitaldi izango dira. Besteak beste, perretxikotarako materialen erakusketa, perretxiko pintxo lehiaketa edota errezetak. Liburuxka bat ere egongo da salgai.

Intxorta elkarteak erakusketaren balantze positiboa egin du

 Arrasate Arrasateko Monterron kultura etxean zabalik egon den erakusketan mila pertsonatik gora ibili da. Intxorta Kultura Taldeak antolatu du erakusketa, eta horren barruan Rafael Ceciaga Cortazarren erakusketa ere ikusgai izan da.

Kultura etxera bisitak egingo dituzte

 Arrasate Obrak bukatzear daude eta eraikin dena dago berrituta. Hala, kultura etxearen eraikin berritua bere osotasunean herritarrei erakusteko aprobetxatu nahi dute bisita gidatuak antolatuz.

Sasoi onean daudela erakutsi zuten Gipuzkoako erretiratuek Arrasaten

 Arrasate Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen du Erretiratuen Martxa. Aurtengoa Arrasaten ospatu zuten zapatuan. 8'5 kilometroko ibilaldia egin zuten Gipuzkoa guztiko bailaretatik etorritako 620 erretiratuk eta sasoian daudela argi utzi zuten, beste behin.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Eguzki betaurrekoak
Opariak
Etxean aldi baterako erabiltzeko leuntzailea Arganeko oilioarekin eta kalamu haziarekin
Gazteendako ikastaroak
Konfiguratzaile Teknikoa
Ikasleen beharretara