Pertsona bat hil da lan istripuan

 Arrasate

Pertsona bat hil da lan istripuan

Olarte kaleko 11. zenbakiko etxebizitza barrutik konpontzen ari zirela gertatu da lan istripua, goizeko 11:00ak aldera. 56 urteko gizonezko bat hil da istripuan. Ermuan bizi zen. Eguneraketa (13:40): Jose G.F da hildakoa, 56 urte ditu eta ez zegoen Usulto enpresan lanean hedabide batzuk hori esan arren. Autonomoa zen. 8-10 metrotik erorita hil da.

Udal laguntza eskatu dute herri eskolako gabeziei aurre egiteko

 Arrasate Hiru idatzi aurkeztu dizkiote Udalari Arrasate Herri Eskolaren egoera dela-eta. Bedoñabe Haurreskolak eta herri eskolak (tartean guraso elkarteak) aurkeztu dituzte, eskolak dituen gabezien aurrean, konponbideak eskatzen.

'Erosketa osasuntsua' ekintza egingo dute Arizmendiko ikasleek zapatuan

 Arrasate Larunbat honetan, maiatzaren 12an, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako erizaintzako ikasleak Arrasateko Hiper Eroskin egongo dira. Bertan, nahi duenari tentsioa, pisua, odol taldeak eta gluzemiak neurtuko dizkie.

Inaugurazio ekitaldia San Juan de Dios ospitalean

 Arrasate

Inaugurazio ekitaldia San Juan de Dios ospitalean

Ospitaleko bi eraikin birmoldatu dituzte eta gaur, eguena, egin dute inaugurazio ekitaldia. Besteak beste, Arrasateko alkatea, Eusko Jaurlaritzako osasun kontseilaria, Gipuzkoako gotzaina, San Juan de Dios ordenako probintziala eta Euskal herriko ordenako kontseilari delegatua izan dira ekitaldian.

Pintura bota dute PSE-EEren egoitzaren kontra

 Arrasate

Pintura bota dute PSE-EEren egoitzaren kontra

Bart gauean jazo da gertaera. Egoitzaren azpian dagoen denda ere kaltetua izan da. Paco Gartzia Arrasateko PSE-EEko buruak gogor gaitzetsi du ekintza eta zuzenean leporatu dio ekintza ezker abertzaleari.

Ikastaundiko tuneleko noranzko bat itxita egubakoitzera arte

 Arrasate Mantentze eta garbiketa lanak direla-eta, AP-1 autobideko Ikastaundi tuneleko noranzko bat itxita egongo da maiatzaren 8tik 11ra bitartean.

Ortuak egingo dituzte Garagartzan

 Arrasate Aspalditik dabil bueltaka Udalean han ortuak egiteko asmoa baina azkenean asmoak errealitate bihurtuko direla ematen du. Atzerapenarekin, baina Udalak 320.000 euroko aurrekontua onartu du Garagartza auzoan herritarrendako ortuak egiteko.

Legarreko pabilioiak bota eta 80 etxebizitza eraikiko dituzte

 Arrasate

Legarreko pabilioiak bota eta 80 etxebizitza eraikiko dituzte

Gobernu Batzarrak onartu egin du, hasieran, behintzat, Legarre ingururako proiektua. Horren arabera, Legarren, gaur egun industria pabilioiak dauden orubean, asko jota, 80 etxebizitza eta, gutxienez, 169 aparkaleku eraikiko dituzte. Etxebizitza bakoitzak, batez beste, 108 metro koadro izango ditu. Etxebizitzak sei solairutan banatuko dituzte; horrez gainera, eraikinak bi soto, soto erdia eta behebarrua izango ditu.

Bi gizonezko atxilotuta ustez Garbigunean lapurtzen saiatzeagatik

 Arrasate Atzo gauean, maiatzak 2, Garbigunean lapurreta saiakera batengatik bi gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak. Garbigune barruko materiala osten saiatu zirela salatzen du Ertzaintzak. Bertara, hesi gainetik sartu ziren eta lapurtzen saiatu ziren.

Koadrilak gustura ibili dira jaietan

 Arrasate

Koadrilak gustura ibili dira jaietan

San Andreseko jaiak bukatu dira. Eguraldiak ez du asko lagundu baina bertako koadrilak gustura ibili dira. Argazkian San Andreseko koadrila bat gazteen generazio berriarekin.

Des-Kontrolen emanaldi berezia 3.60 aretoan

 Arrasate

Des-Kontrolen emanaldi berezia 3.60 aretoan

Arrasatear askok ongietorria egin zioten Des-Kontrol talde arrasatearrari AEBetatik bueltan. Bira egin dutela eta, herriko eta inguruetako zaleekin elkartzeko gogoa zuten arrasatearrek. Horregatik emanaldi berezia prestatu zuten.

XX. Arrasate Lehiaketen sari banaketa jendetsua

 Arrasate Kulturateko areto nagusian elkartu ziren eguenean Arrasateko ikastetxeetako zenbait irakasle eta ikasle. Sari banaketen aurretik, 'Zeru gaineko Berlin' ekitaldia egin zuten. 50 bat ikusle izan ziren bertan.

Ordubeteko lanuztea lan istripuen kontra

 Arrasate

Ordubeteko lanuztea lan istripuen kontra

Lan osasunaren nazioarteko eguna da bihar eta LAB sindikatuak ordubeteko lan uztea egitera deitu ditu langileak gaur, egubakoitza. Arrasaten bilkura egin dute eguerdian herriko plazan.

Ino Galparsoro

 Arrasate 59 urte. Kooperatibista. Beasain.

Xabier Zubizarreta

 Arrasate 62 urte. Prebentzio arduraduna. Aretxabaleta.

Udal Hauteskundeak 2007: Arrasate

 Arrasate

'Zero Pobrezia' plataformak ekintza ugari antolatu ditu

 Arrasate Arrasateko 'Zero Pobrezia' plataformak hezkuntza eskubidearen aldeko ekitaldi desberdinak antolatu ditu aste honetarako. Atzo, apirilak 25, Arrasateko plaza kolorez jantzi zuten. Hala, haurrei joko eta ekintza desberdinen bidez beste kontinente batzuetan haurrek bizi duten egoera azaldu zieten.

Mikrofabrikazioko laborategi berriak inauguratu ditu MUk

 Arrasate

Mikrofabrikazioko laborategi berriak inauguratu ditu MUk

Arrasateko Garaia Berrikuntza Zentroan mikrofabrikazioko laborategi berriak inauguratu ditu Mondragon Unibertsitateak. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan dira inaugurazio ekitaldian, besteak beste.

Itziar Lamarain

 Arrasate

Itziar Lamarain

Enpresaria. 62 urte. Arrasate.

Joseba Ugalde

 Arrasate

Joseba Ugalde

Langilea. 56 urte. Arrasate.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Aholkularitza laborala
Errotuluak orokorrean
Psikologia
Sarrailagintza
Igogailuen proiektuak